domingo, 17 de marzo de 2024

Imotz harana

 

Imotzeko zortzi herri eta Basaburuko beste bi lotzen dituzten xenda zaharrak berreskuratu, balizatu eta zirkuitu desberdinen bidez, oinez, mendiko txirringaz edota korrika haran honetako bazterrak ezagutzeko aukera dugu gaur egun. Bidezidor hauek, Muskitz, Oskotz, Etxaleku, Beramendi, Udabe, Urritza, Goldaratz, Latasa, Eraso eta Zarrantz herri txikiak lotzen ditu eta besteak beste, herri hauetan dauden etxe bikain, zubi zahar edo erroten aurriak ikusi ahal izango ditugu. Guztira, 70 kilometro elkar gurutzatzen diren hiru zirkuitu marra horiez eta egurrezko hesolez balizaturik. Xenda, errepide, lurrezko eta porlanezko pista eta baso mota desberdinen artean hedatzen den bide-sare honek, urtearen sasoiaren arabera, naturak eskaintzen dituen bere aurpegi koloretsu eta desberdinez gozatzeko aukera eskainiko digu. 

 



Latasa herrian emango diogu hasiera gaurko ibilaldi luze honi. Etxe artean murgildu eta berehala ikusiko ditugu ibilaldi osoan zehar lagun izango dugun marra horia (Herrien arteko xendak). Errepidea utzi eta pista zabalean zehar, erreka gurutzatu eta pixkanaka altuera hartuko dugu. Basoan zehar aurrera eginez Martikoneko bordaren ondora iritsiko gara. Errepide aldera jaitsi eta bidegurutzean, ezkerraldera Eraso herrirantz eta eskuin aldetik, berriz, Zarrantzerantz. Kilometro erdi eskas aurrerago, errepidea utzi, pagadian sartu eta aurrera egingo dugu bide erosoa segituz.

 


Basotik errepidera ateratzean, gertu ikusiko dugun Zarrantz herria gure eskuinera utzi eta jaisten hasiko gara. Bihurgune handi batera heltzean, eskuinetik ateratzen den porlanezko pistak Oskotz aldera eramango gaitu. Berriro errepidera aterako gara eta gure eskuinera herria utzita aurrez aurre ikusiko dugun Probintzietako Errege Bidea (CRP) edo Zezenen Bidea hartuko dugu (GR 9). Antzina, ganadu transhumanteak erabili ohi zuen bide hau, Iruñetik gertu hasi eta Gipuzkoako bihotzeraino zabaltzen zen, Noain herritik Azpeitiaraino hain zuzen ere. Gipuzkoan, ibilbide hau Zezenen Bidea izenez ere ezaguna da, XVI. mendetik aurrera Nafarroatik zezenak ekartzen baitziren.

 



Antzinako bide honek Beramendiraino eramango gaitu, baina aldez aurretik eraikin bikainak (elizak, etxeak, latsarria…) dituen Etxaleku herri polita ezagutuko dugu. Herriaren goiko aldetik hedatzen den bide balizatuak, hariztia zeharkatu eta errepidearen ondoan dagoen Donatoko bordaren ondora eramango gaitu. Aurrerago, eskuinetik, Basaburua erreka zeharkatzeko dagoen zubiraino jaitsiko gara eta segidan, Beramendi herriraino igo. Gertu ikusiko dugu Udabe herria eta marka zuriak segituz erraz helduko gara bertara. Kilometro bat lehenago, Aldatz aldera zuzentzen den Probintzietako Errege Bidea utziko dugu. 

 



Azken zatia, Udabe herria atzean utzi eta errepidearen beste aldetik jaisten hasiko gara Basaburua errekaren ondora iristeko. Arku bakarra duen zubi bikaina zeharkatu eta bere paraleloan marrazten diren xenda eta pista desberdinen artean aurrera egingo dugu. Lau kilometro pasatxo bete dugunean, Urritzako Bentetara helduko gara eta abiapuntura iristeko, Plazaolako tren zaharren ibilbidea hartuko dugu.

 

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

https://askemikel.blogspot.com/2015/10/imotz-harana.html

 



Powered by Wikiloc

sábado, 16 de marzo de 2024

⛰️PICO CARRÍA 1453mt Collada Llomenatik PONGA -ASTURIAS

 

Otsailean gaude, baina aurtengo negua oso lehorra doa, elur gutxirekin. Loreak agertzen. Asturias-en, paradisuan.
Nork esango zigun zelako elurtea zetorren martxorako....
 

⛰️PICO CARRÍA 1453mt Collada Llomenatik PONGA -ASTURIAS 

 Beste aldera begira, Ponga-ko Recuenco, Collau Zorru-Picu Luengo eta Las Bedules parajea, tontor horietara igotzeko abiapuntua. RECUENCU
 SILLA DE CABESTREDO (1275m). Alboan daukagu Carriá, baina esan bezala, lana geratzen da horra heltzeko. Orain lepora jetsi behar dugu eta ondoren, ezkerreruntz jetsi metro dezente, igotzeko daukan toki errezenera hurbiltzeko. Atzerago, Cornión.
 Itsasoruntz begira. Ezkerrean, atzean, Sueve. Aurrean, Amieva inguruak. Informazio gehiago hemen mendipitxinkolore.   
  

sábado, 9 de marzo de 2024

Menditxiki: P.N. Volcán Tenorio-Rio Celeste (Costa Rica)

 


Elezaharrak dioenez, Jainkoak zerua margotu zuenean, pintzelak garbitu zituen Rio Celesten. Gutxi gehiago esan behar da leku honen kolorea nolakoa den eta zergatik Tenorioko Sumendia Parke Nazionala, ibai hau dagoen lekua, herrialdeko lekurik ederrenetako bat den eta, aldi berean, gutxien bisitatzen diren, azpiegitura gutxi dituelako eta garraio publikoan iristeko zailtasunak dituelako.


Zalantzarik gabe, horixe da Tenorioko Sumendiaren Parke Nazionalaren erakargarritasun nagusia, eta, ziurrenik, herrialdeko lekurik ederrenetako bat. Iristeko, 1,5 kilometroko bidezidor bat egin beharko duzu, ia osorik baso euritsu baina nahiko gaitu batetik igarotzen dena, euria eginez gero, busti ez dadin.


Zeru-ibaiko ur-jauzira iritsitakoan, eskailera aldapatsu eta irristakor batzuk jaitsi (eta igo) beharko dituzu (250 maila), landaretza lodiz inguratutako oinarrira iritsi arte, eta 30 metroko ur-jauzi ikusgarri horren handitasuna ikusi.



Bide nagusiari jarraituz, 650 metro inguru Aintzira Urdinera iritsiko zara, turkesa kolore biziko putzu txiki batera. Hemen ere erabat debekatuta dago bainatzea, ur-jauzian, aintziran, tindategian edo ibaian bezala, osasunarentzat kaltegarriak diren kimikari naturalen kontzentrazio handia baitute.


Aintzira Urdinera bidean (ur-jauzitik 500 metrora), Tenorio Sumendiaren Begiratokitik ere igaroko zara, eta bertatik bista ikusgarriak izango dituzu eguna garbi badago. Ur-jauziaren bidezidorra utzi ondoren, bidea erabat lurrezkoa da, eta, gainera, gora eta behera egiten hasten dira, hainbat zailtasunekin, batez ere euria egin badu edo euria ari badu, lurra oso labainkor bihurtzen baita. Kontuz ibili, baldintza fisiko eta klimatologikoen arabera.




Bidezidorrean aurkituko duzun hurrengo erakargarritasuna, aurrekoaren 100 bat metrora, irakinontziak edo borbolloiak dira, pitzadura edo pitzadura txiki batzuk, non ikus daitekeen gasak nola kanporatzen diren inguruko jarduera bolkanikoaren ondorioz. Izan ere, ezin dugu ahaztu Fortuna Ibaia ur-jauzia eta leku horiek guztiak Tenorio Sumendiaren Parke Nazionalean daudela, jarduera geotermikoa duen eremu batean, sumendiak gaur egun jarduerarik ez duen arren.



Behin baino gehiagotan aipatu dugun arren, uste dugu garrantzitsua dela parkeko uretan bainatzeko debekua berriro nabarmentzea; izan ere, ur horiek, osasunerako kaltegarriak diren zenbait osagai kimiko izateaz gain, puntu batzuetan, irakinaldietan adibidez, 90 gradutik gora ematen dute.


Irakinaldietatik 300 metrora El Teñidero dago, ziurrenik bidezidorraren punturik interesgarriena eta baita bisitatu beharreko azken puntua ere. Hemen, ibaiko ura turkesaz tindatzea eragiten duen fenomenoa gertatzen den leku zehatza ikus daiteke. Kontuan izan urdin bereizgarria hainbat tokitan ikusi ahal izango duzula, baina hemen bakarrik ikusi ahal izango duzu ura erabat kolorez aldatzen dela, bi ibaiadar elkartzen diren puntua baita, Buenavista ibaia eta Agria hautsia, horietako bakoitzak bere uretan ezaugarri desberdinak dituena, efektu optiko hori eragiten duena.







Powered by Wikiloc

jueves, 7 de marzo de 2024

Lendiako Zuloa y cueva del Chopo

 

     Esta semana os propongo visitar dos cavidades muy diferentes: Lendiako Zuloa y la cueva del Chopo una excursión de unos 9 km. ida y vuelta sin apenas desnivel.

     Comenzamos la excursión en Apodaca (coordenadas aparcamiento: 42.917388, -2.730043) y tomamos la carretera que parte en dirección norte (entre la iglesia y la parada del autobús). A los 300 metros (coordenadas 42.921321, -2.729397) encontramos un camino que parte a la izquierda, y que nos lleva a nuestro primer objetivo: Lendiako zuloa (el pozo de Lendia). Se trata de una surgencia natural, un río subterráneo con un recorrido de unos 600 metros. En época seca, además, tendremos la oportunidad de entrar hasta… hasta donde estemos dispuestos a mojarnos, pues siempre tiene agua. No aconsejo internarse mucho a nadie que no tenga material adecuado y suficientes conocimientos y experiencia para este tipo de cuevas; a modo de ejemplo, un simple resbalón no solo nos obsequiaría con el baño más frío de nuestra vida, sino que nos dejaría perdido y sin luz en las gélidas profundidades de la tierra si nuestro frontal no es sumergible.

     Retornamos a la carretera y continuamos la ruta. Unos 300 metros más adelante, a mano izquierda, encontramos lo que parece un antiguo vertedero recuperado con una cadena que impide el paso de vehículos (coordenadas 42.922448, -2.731146). Cruzamos la cadena u tomamos el camino que parte hacia la derecha, que nos lleva directamente al pueblo de Letona.

     Nada más entrar en el casco urbano de Letona, justo donde comienza el asfalto (coordenadas 42.93102, -2.74705), debemos tomar la calle que parte a mano derecha, que os llevará directamente al puente bajo la autovía. Nada más cruzar encontramos una rotonda; en ese punto (coordenadas 42.93844, -2.75033) tomamos el ramal de la derecha (como para incorporarnos a la autovía por dirección prohibida), que abandonamos a los 100 metros para entrar en un camino agrícola (coordenadas 42.93779, -2.74933).

     Apenas 100 metros después (coordenadas 42.93696, -2.74786) nos encontramos con un ramal que parte hacia la derecha (hacia arriba) mientras que el camino principal continúa hacia abajo. Tomamos ese ramal ascendente y lo seguimos durante medio kilómetro (coordenadas 42.93555, -2.74166). A partir de aquí abandonamos el camino por la izquierda buscando la mejor manera de bajar y nos dirigimos hacia la señal que nos advierte de una peligrosa sima (coordenadas 42.93598, -2.74210): ¡esa es nuestra cueva!

     Ni que decir tiene que acercarse demasiado es jugársela, sobre todo porque el suelo que rodea la boca está inclinado hacia dentro, como un embudo. Por suerte hay una entrada menos peligrosa para visitar la cueva, justo entre los árboles al lado de la sima: tenemos que terminar de bajar la cuesta como para acercarnos al campo de cultivo próximo; la entrada está justo antes de llegar, a mano izquierda, entre los árboles (coordenadas 42.93607, -2.74202).

     Disfrutad de la excursión y, como siempre, no olvidéis respetar las formaciones y a los habitantes de la oscuridad. ¡Hasta otra semana!

NOTAS:

     Las coordenadas son WGS84 (EPSG:4326), el sistema en que se basa el GPS y el que usa Google Maps (podéis copiarlas y pegarlas directamente en Google Maps tal como están escritas).

     Podéis ver el resto de las fotos y/o vídeos de esta ruta en https://pateandoalava.blogspot.com/, junto a varias decenas más de excursiones.

sábado, 2 de marzo de 2024

Elizagorriako lurretan

 


Elizagorria herriko nekazal lurretan higadurak erliebe bitxi eta harrigarriak zizelkatu ditu mendeetan zehar. Lubaki, mendixka eta beste hamaika forma koloretsu zereal lurren artean altxatzen dira inguruari itxura berezia emanez. Sasoiaren arabera erliebe hauek soineko  dotorez janzten dira; udaberrian berde biziaz eta udaran, berriz, hori distiratsuaz. Ibilbide zirkular hau burutuz gero, ingurune bakarti eta bitxi honetaz gozatzeko parada izango dugu eta bide batez gogora ekarri ahal izango dugu Ramoncitoren elezaharra.

 

Elizagorrian kotxea utzi eta gero, kale nagusitik beherantz egingo dugu, ekialderantz hain zuzen ere. Odron ibaia gurutzatu eta bidegurutze batera heltzean, gure ezkerretik ateratzen den pista zabala hartuko dugu. Salado izenez ezaguna den sakanean murgilduko gara eta lehen bidegurutzera iristean, ezkerretik igotzen den lurrezko beste pista bat hartuko dugu. Erraz iritsiko gara La Raicilla eskortaren hondarren ondora. Honen ondotik, ikusgaitz den bideak gertu dugun lepora eramango gaitu eta bertara iristean gertu ikusiko dugu Agudilloko tontorra. Motoek utzitako arrastotik azken aldapa motz eta pikoa igo eta gainera helduko gara. Ez dago ez buzoirik ezta bestelako markarik. Bertatik, gertu ikusiko ditugu Cerrorroyo eta Raposos tontorrak.

 

Lehenik Cerrorroyo aldera joko dugu eta horretarako, tontorretik beste aldera jaisten hasiko gara eta zertxobait aurrerago mendiaren magala zeharkatzen duen xenda bilatuko dugu. Laster okre koloreko lurrak zapalduko ditugu eta pista zabalera ateratzean gorri koloreko Cerrorroyo (Cerrorojo egokiago?) mendixkara gerturatuko gara. Bidetik at, ipar aldetik igoera erraza du. Pistara itzuli eta aurrera egingo dugu Raposos izeneko mendixkaren ondora gerturatuz. Sumendi txiki baten itxura duen mendi honetara igotzeko ipar ekialdetik ikusiko duzun xenda moduko bat hartuko dugu eta aldapa motz eta pikoa gainditu ondoren, gain alde zabalean agertuko gara. La Planillako goi-lautadatik bereizten den uharte honek ez du erakarmen berezirik, baina bada elezahar bat gogora ekarriko duguna. Kondaira horren arabera, inguru hauetan ba omen zen Ramoncito izeneko lapur bat mendi honetan leize txiki batean bizi zena. Inguruko muinetan txorimaloak jartzen zituen lapur askoz lagundurik zegoela irudikatzeko eta estrategia hau baliatuz, oihuka jaisten zen, jendea ikaratu eta lapurreta burutzeko.

 

Igotako bidetik lepora itzuliko gara eta hemen bi aukera izango ditugu: eskuin aldetik ateratzen den euri-bidetik gorantz egin dezakegu edo aurrez aurre ikusiko dugun pinudian murgildu eta maldan gora igoko gara bide jakinik gabe. Goiko aldera ateratzean, La Planillako zereal lur zabalak ikusiko ditugu eta pinudiaren paraleloan aurrera egingo dugu apenas altuerarik irabazi gabe.  Pistak bidegurutze batera eramango gaitu eta eskuinekoa aukeratuz erraz egingo dugu aurrera. Elizagorria aldera zuzentzen den lurrezko pista zabal honetatik, beste bidegurutze batera iritsi, ezkerrekoa hartu eta Salado sakanaren hasierako puntura jaitsiko gara. Abiapuntura heltzeko denbora gutxi beharko dugu.   




Powered by Wikiloc

sábado, 24 de febrero de 2024

Itziarko talaia

 


Zumaia, Itziar, Deba eta Mutriku osatzen duten Euskal Kostaldeko Geoparkearen zati interesagarrienetako batean murgilduko gara, paisaia protagonista bakarra den lurretan hain zuzen ere. Hamahiru kilometroko luzera duen ibilbidearen zati honetako paisaia liluragarri honetan, Mendatako portuari lotuta zegoen Itziarko Talaia ere bisitatuko dugu, labarren ertzetik aurrera egiten dugun bitartean. Ibilbide erraza eta ondo balizatua, Gipuzkoako Biraren (GR 121) marra zurigorriek eta bereziki inguru hau ere zeharkatzen duen PR-Gi 5001aren zuri eta horiek erakutsiko digute jarraitu beharreko bidea.

 



Errota Berri jatetxe eta landetxearen ondoan dagoen aparkalekuan kotxea utzi eta berehala ikusiko dugu hartu beharreko bidea, Itziar aldera doana utzi eta Itxasperantz zuzentzen dena aukeratuko dugu. Langa igaro eta haltzadian zehar marrazten den bidetik erraz egingo dugu aurrera. Kilometro pasatxo bete eta gero, kostara gerturatu eta goian ikusiko dugun Portutxikiko behatokira igoko gara. Lurraren historiako pasarteak gordetzen dituen paisaia ikusgarria agertuko zaigu begien aurrean. Panoramika zabala bezain erakargarria.

 


Behatokitik pistara jaitsi, artadia eta baratzaren ondotik pasa eta Sakonetako sarreran izango gara, itxasotik oso gertu. Garai batean, hemen Zentral Nuklearra egin nahi izan zuten eta zorionez, herritarren presioagatik lortu zen gaur egun gozatzen dugun ingurune paregabe hau zegoen bezala uztea. Egurrezko zubitxoa igaro eta xenda nabarmen batek aldapa pikotik eramango gaitu. Gure eskuinera Sakonetako puntara doan xenda txikia utzi eta goi aldera aterako gara. Gure mendean, Sakonetako hondartza bikainaren ikuspegi zabala edukiko dugu.

 


Maldan behera, Mendata aldera jaitsiko gara eta izen bera duen errekastoa igaro ondoren, porlanezko pistara igo eta eskuinetik Mendatagañako tontorrera iritsiko gara. Ikuspegi paregabe duen leku honetatik egin dugun bidea ikusteaz gain, Kantauriko marearteko zabalgune handienetakoaz gozatzeko parada izango dugu.

 



Maldan behera, porlanezko pistatik jaitsi eta trenbidea gurutzatuko dugu, GR zaharraren xenda bilatuz. Malda txikia igo, ataka igaro eta metro batzuk beherago Itziarko Talaia izandakoaren hondarrak ikusiko ditugu. Eta bertan, talaia honi buruz azalpen hau irakurriko dugu: “Balearen arrantza Erdi Arotik jarduera garrantzitsuenetakoa izan zen euskal kostaldean. Inguruko herrien artean egiazko lehia izaten zen balea nork harrapatuko, eta itsasoan zetazeoa bistaratzea zen lehen urratsa lasterketan ateratzeko. Talaia hau, Mendatako portuari lotuta zegoen. Itziarko biztanleek eta Itxaspeko baserriek abantaila txiki bat izan zezaketen dorre honetako seinaleak ezin baitziren bistaratu Deba, Mutriku eta Ondarroako herrietatik”.

 


Balearik ez dugu hemendik begiztatuko, beraz, maldan behera metro batzuk jaitsi eta lehen etorritako bidearekin bat egingo dugu. Hemendik abiapuntura itzultzeko ez dugu arazorik edukiko, berriro Sakonetako labarren gainetik marrazten den xendan barrena itsas ondoraino jaitsiko gara. Norbaitek nahi izanez gero, Sakonetako puntara igotzeko aukera izango du, baina beti ere kontu handiz. Portutxikiko talaia atzean utzi eta abiapuntura itzuliko gara.

 

 

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

https://askemikel.blogspot.com/2016/10/itziarko-talaia.html




Powered by Wikiloc

jueves, 22 de febrero de 2024

Cuevas de Errekaseku

 

     Esta semana os propongo visitar las cuevas de Errekaseku, ya en Bizkaia, una excursión de unos 20 km. ida y vuelta y 600 metros de desnivel

     Comenzamos desde aparcamiento de la Casa del Parque (coordenadas: 42.985272, -2.831238). La primera parte, hasta las inmediaciones de las cuevas de Azoleta, está detalladamente descrita en una publicación anterior que podéis ver AQUÍ. Aun así, la resumo en el siguiente párrafo:

     Desde la Casa del Parque tomamos la pista paralela al río en dirección norte (GR-282) unos 4,5 kilómetros. En ese punto  (coordenadas: 43.016674, -2.830099) tomamos la pista que sale a la derecha y, unos 100 metros después (coordenadas: 43.017048, -2.828727), el sendero que se inicia a mano izquierda. Más adelante (coordenadas: 43.017665, -2.826989), la senda se encuentra con la pista que tendremos que seguir hacia la izquierda hasta la cabaña Gorostiano (coordenadas: 43.025585, -2.811445). Ahora tomamos la senda boscosa que parte desde la trasera de la cabaña y la seguimos hasta el punto 43.034638, -2.812410.

     La senda continúa, y nosotros seguimos por ella. Pasaremos por el punto intermedio 43.036761, -2.810500 y continuaremos más o menos hasta el punto 43.038041, -2.809665, donde abandonaremos la senda para dirigirnos, campo a través, a mano derecha en busca de las cuevas. La más cercana (de las que logré encontrar) está en el punto 43.036412, -2.800066. Se trata de una sima, que nos tendremos que conformar con ver desde fuera.

     A menos de 100 metros al sur llegamos a la primera cueva que podemos visitar, una gatera repleta de mosquitos (coordenadas: 43.035851, -2.799847), si bien yo preferí no intentarlo ante tal nube de insectos. Sin embargo, a unos 50 metros de allí en dirección sureste (coordenadas: 43.035704, -2.799426), tenemos otra sin mosquitos, al menos cuando yo la visité. La entrada es una gatera que se va ensanchando, aunque no demasiado. Al cabo de unos 10 metros hay un sumidero con bastante barro y, más adelante, se va estrechando y se hace complicado continuar.

     Abandonamos esta cueva y vamos a buscar la última y más hermosa de todas. Tenemos que dirigirnos al río en dirección noreste más o menos, por un terreno con mucha pendiente y difícil de transitar, hacia el punto 43.036049, -2.798601. Ahí encontraremos una bonita cascada que esconde una nueva cueva. Si no hay demasiado caudal, el agua entra en la tierra directamente, así que tenemos, a la vez, cueva, cascada y sumidero. ¡Precioso!

     Disfrutad de la excursión y, como siempre, no olvidéis respetar las formaciones y a los habitantes de la oscuridad. ¡Hasta otra semana!

 

NOTAS:

     Las coordenadas son WGS84 (EPSG:4326), el sistema en que se basa el GPS y el que usa Google Maps (podéis copiarlas y pegarlas directamente en Google Maps tal como están escritas).

     Podéis ver el resto de las fotos y/o vídeos de esta ruta en https://pateandoalava.blogspot.com/, junto a varias decenas más de excursiones.