domingo, 27 de diciembre de 2015

III. Jesus de la Fuente orientazio zirkuitu herrikoia.

Hasia da iada Bidea Orientazio Klubak antolaturiko III. Jesús de la Fuente orientazio zirkuitu herrikoia. Kirol honek estrategia, orientazioa eta abiadura elkartzen ditu; baina horrek ez du esan nahi kirolari amorratuei mugatuta gelditzen denik, familia giroan ibiltzeko ere aparta baita. Atzo Artean egon ginen zirkuituaren bigarren proba egiten, eta giroa aparta izan zen. Urrengo proba Akarlandan izango da (Leioa), urtarrilaren 9an; animatu zaitezte parte hartzera. Hemen uzten dizuegu probaren egutegia.



No hay comentarios:

Publicar un comentario