martes, 12 de enero de 2016

Ziordia: "Birra Moretti" bidea, 210 metro, 5c.




Ziordian Antxon eta Garoak 2015ko udazkenean ireki duten "Irati" bidea duela hilabete pare bat eskalatu genuen eta "Birra Moretti" antzerako bidea izango zenaren itxaropenaz Ziordiako harrobira itzuli ginen (harraobira nola hurbildu behar den hemen daukat azalduta). Gero ikusiko genuen moduan, bide hau ere itzela da, eskalatzea merezi duen horietakoa.

BIDEAREN DATU BATZUK

Luzera: 210 metro.
Luzeak: 7.
Nork irekia: Antxon Gorrotxategi eta Garoa Unanue 2015eko azaroan.
Zailtasuna: 5c. Luzez-luze: 1ºL: 4b (45 m), 2ºL: II (35 m), 3ºL: 4c (20 m), 4ºL: 5c (35 m), 5ºL: 5a (45 m), 6ºL: III (5 m) eta 7ºL: 4c (30 m). Bidearen garbiketan lan itzela egin da, hala ere, ireki berria izanda, zenbait lekuetan harri eta harkaitz askeak daude. Errepikatzen den ehinean garbituz joango da.
Orientazioa: Ekialdea, hala ere udan bero handia pasa daiteke. Honegatik ura eramatea gomendatzen dut.
Hurbilketa: kotxea uzten den lekutik 15-20 minutu.
Jaitsiera: Bidea amaitzen den lekutik ekialdera doan jaitsiera, harrobiraino puntu gorri eta mugarriz adierazita dago. Ziordiako harrobia erditik zeharkatzen denez, bide hau harrobia itxita dagoenean bakarrik eskalatzea komeni da, hau da, jaiegunetan, bertako langileei lanean lasai utzi eta egiten diren leherketek duten arriskuagatik. Bidea amaitzen den lekutik kotxera 45 minutu pasa genuen.
Eramandako materiala: 60 metroetako bi soka, luzera ezberdinetako 14 express zinta, zintak bilguneetarako, hainbat zinta bidea babesteko (guk ez genituen asko erabili bidean dauden harkaitz-zubi gehienak soka edota kordinoekin aseguratuak daude eta), Alien semaforoa (baita grisa ere), Camalotak 0,5-2 artean eta Limcam gorri eta horia, baina hala ere bide osoan bi lincam-ak bakarrik erabili genituen (bosgarren luzean). Walkie-talkie pare bat eramatea ere gomendagarria izan daiteke bilguneen artean oihuka ez aritzeko.
Bidea eskalatzeko pasatako denbora: 2h25'.

BIDEAREN KROKISA

Bidearen kokapena. Urdinez "Irati" bidea, eta honen ezkerrean Ziordiako ezproia.


Krokisa zehatzago.




Informazio eta argazki gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2016/01/ziordia-birra-moretti-bidea-210-metro.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario