sábado, 21 de mayo de 2016

Zegama-Aizkorri Kilometro Bertikala

Gaur Zegama-Aizkorriko Kilometro Bertikalean egon gara. Egun bikaina atera da lasterkarientzat, agian bero gehiegi hasieran. Basoa zail zegoen korrikan aritzeko lokatza dela eta, baina itzaletik irtendakoan, errazagoa zen txirrist egin gabe ibiltzea. Azken metroetan elur zati txiki bat igaro behar izan dute, baina antolakuntzak sokak ipini ditu arazorik ez izateko. Beste urte batez giroa apartekoa izan da eta jendeari ez zaio animoak emateko indarrik falta.

Lasterketa orokorrean maila handikoa izan da, hona hemen sailkapenak:

Emakumezkoak:

1-Maite Maiora
2-Vanesa Ortega
3-Virginia Pérez.

Gizonezkoak:

1-Iban Murua
2-Oriol Cardona
3-Agustí Roc

Eta hemen argazki batzuk:
 
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario