miércoles, 29 de noviembre de 2017

Aizkorriko kanalen txokoa

Blogean sortutako Aizkorriko kanalen txokoaren berri eman nahi dizuet.

Blogean diodan moduan, aspaldi nenbilen Aizkorriko kanaletan egindako eskaladak leku berean biltzeko ideiarekin, “klik” bakarraz kanal eta irteera guztiak eskuragarri izateko. Ideia hau txoko honetan gauzatu da. Txoko honetan jasotakoa 2005ean hasitako lanaren fruitua da, mendi irteera askoren fruitua, irteera berrien bilaketan etxera esku hutsik itzulitako egun askoren fruitua. Bertan krokis, bideo, kronika, argazki eta bestelakoak topatuko dituzue.

Txokorako sarrera blogaren orri nagusitik izango da, azpian dagoen argazkiaren gainean klik eginez, hain zuzen ere.

Aste honetan Aizkorri zuriz jaintziko dela kontutan izanda, espero dut txoko hau baliagarri izatea. Badakizue, kontuz ibili eta eman eurreeeeeeee!!!!!

http://www.smithyrenbloga.com/p/blog-page_24.html

P.D. Argazkia Carlos Mediavilla urretxuarrarena da.



viernes, 24 de noviembre de 2017

Circular a Aizkorri desde Otzaurte por tunel San Adrian

Todo un clasico... Aizkorri desde Otzaurte pasando por las ermitas de Sancti Spiritu, Santo Kristo y San Adrian. Cruzando las campas de Urbia y atravesando el tunel de San Adrian. Perfecta para una mañanera.
Mas info: http://zieft.blogspot.com.es/2017/11/20171122-circular-por-aizkorri.html

lunes, 20 de noviembre de 2017

Karakate

Karakaten izan naiz gaur ere. Giro ederra dago. Eguzki hotza, belardiak lasai, zaldiak ere bai. Larunbateko jendetza eta zaratarik ez gaur. Zorteduna naizela pentsatu dut. Industriaren grisa eta mendien berdea uztartzen dituen bailara honetan jaio naizelako zortedun. Eta bidean noala larunbatekoak etorri zaizkit gogora. Hauxe da larunbateko Karakate, pentsatu dut.




Karakate da etxean esnatu, etxean gosaldu, eta irteera ordua baino 15 minutu lehenago jaistea herriko plazara. Agurtzea herrikoak eta kanpotik etorritakoak, eta sentitzea ingurukoen urduritasuna eta poza. Karakate da ikustea ama dendatik plazara datorrela, minutu bateko irteera bertatik bertara bizitzeko. Agarre parera iritsi eta ikustea lagunak eta haien seme-alabak txaloka.

Karakate da Julen Ansolaren sentimenduz beteriko argazkiak. Aitzolek maitasunez prestatutako babak. Ikustea elkarrekin urteko 365 egunetan Karakatera igotzen den jendea eta soilik azaroko larunbat seinalatuan igotzen dena. Pitxintxuk egindako txapela eta Mausitxako gazta. Karakate da ikustea 64 urteko aita aspaldiko ametsa betetzen; familia osoa dantzan jarri arren ingurukoek esandakoari entzungor eginda. Piruktisima ere Karakate da. Eta ikustea herri bat ilusioz gainezka: 50 minutuko mendi-ekitaldi batek nola eman dezakeen horrenbeste zeresan, aurretik eta gero. Lagun bihotzeko batek iaz esan zuen: urte osoan zehar egiten duguna Karakaterako prestakuntza besterik ez da, hau munduko txapelketa da.





Jendetza batu da aurten ere Karakaten. Ibon Iparragirre bera ere gurekin izan da. Gorakoan Alberto Zerainekin akordatu naiz. Egona zen Karakateko igoeran, Pakoren garaian. Himalaiara joan aurretik egin genuen afarian hitz egin genuen Karakateko igoeraz. Esan zidan: hemen banaiz, joango naiz. Nanga Parbaten, Mazeno ertzean, dago oraindik.




Mendi lasterketak goraldian daudenetik puri-purian dago mendiaren eta lehiaren arteko eztabaida. Nik neuk ere badut horren inguruko iritzia. Gustuko ez ditudan gauza asko ikusten ditut lasterketetan: besteak beste, mendizaletasunetik gutxi daukaten jokamoldeak. Baina gauza on asko ere ikusten ditut: mendizaletasunera bildu den jendea eta lagun berriak, esaterako. Nik uste dut lehia ez dagoela mendian edo mendi lasterketetan. Lehia gizakiongan dago, eta horrenbestez, gizakiak ukitzen duen arlo gehienetara iristen da lehia. Oraintsu lagun batek esan dit: bai loramen bai, himalaismoan ere bai, alpinismoan ere bai, eta perretxiko batzen. Ia denean dago lehia. Besterik da norberak nola bizi duen. Horixe da gakoa.








Larunbatean bai, erlojuaren aurka joan ginen Karakate gainera. Aurretik batzuk, atzetik besteak. Errekor denboretan batzuk, eta iristea soilik amets zutela bestetzuk. Euskaldunok sortzez gara apustu zaleak. Baina bihotzez diot, Karakate lehia baino askoz gehiago da. Hala sentitzen dut nik, eta hala adierazten didate inguruko lagunek.





Larunbatean aitarekin egin nuen beherako bidea; oinez, kontu-kontari. Egunero bezala Karakateko iturri sendagarrian edan genuen ura, eta Agarreko aska ederrean oinetakoak garbitu. Bertako antoxinak leku berean segitzen du gaur, lore gorri batez apainduta.





viernes, 3 de noviembre de 2017

Urresteiko ertza (Atxarte)




Lagun batek esan dit: loramen, gaur hartu kaskoa eta arnesa, mendira joango gara eta. Eta halaxe izan da, mendira joan gara. Baina aitortu behar dut: kaskoa eta arnesa hartzeak urduritasuna eragin dit.

Arratsaldeko 17:00etan iritsi gara Mandiolara. Eta bat-batean ahaztu zait lanetik natorrela: ederra da oinetakoak belarretan aldatzea. Atxarteko harrobitik Aitz-Txiki eta Alluitz ikusten ditugu. Eguzkiak zertxobait epeltzen du giroa.




Erreka txiki bat gaindituz eskuin aldeko mendietara jo dugu. 15 bat minuturen buruan iritsi gara Urresteiko ertzaren magalera. Ni ez naiz eskalatzailea, ezta alpinista ere. Baina lagunak ongi ezagutzen nau, eta Urrestei nik egiteko modukoa dela badio, aurrera.




Lotu ditu sokak, mosketoiak eta torlojuak, eta eman dit burdina mordoa. Hasi da mendian gora. Arin, harrigarriki haitz lehorrean hazten diren belarrak ezker-eskuin saihestuz. Bost minutura oihu egin dit: zure txanda, loramen! Hasi naiz: hemen eskua, hemen hanka, ez hemen hanka, han eskua. Ezin dut. Eta goitik oihua berriro: begiratu haitzari, sentitu mendia, pentsatu eta egin! Ufa! Lehen oina jartzea izan da zailena. Hura jarrita, moldatu naiz lau hankan nola edo hala gora egiteko. Nik neuk ere saihestu ditut belar harroak. Kareharrian zulo ikaragarri sakonak daude. Eta helduleku bikain bihurtzen diren ertzak ere bai han-hemen. Horrela joan dira lehen metroak.



Nik badakit lagunaren ohiko martxa geldotzen ari naizela, baina ez nau kezkatzen. Badakit pozik dagoela ni gozatzen ikusita. Kosta ahala kosta. Elkartu gara lehen metroen ostean. Ondo zaude, ezta? Eta baietz egin diot. Orain elkarrekin goaz, gero hura aurretik eta ni behean soka ematen. Bideko burdinak jaso, soka hanka artetik atera, korapiloak desegin, eta tarteka Alluitzi begiratu. Ez dakit ordubete daramagun haitzean, edo egun osoa. Hego-haizea dabil gaur, eta iluntze ederra datorkigu. Ez dut behera asko begiratu, eta ez nau ikaratu garaierak. Ni neu ere harrituta nago, eta liluratuta. Etxeko bazterrekin liluratuta. Gure bazterrak.



Bagoaz aurrera. Badakit gorago pauso zailtxoago bat dagoela, bai behintzat niretzat. Igo da laguna, eta iritsi da nire txanda. Eta bai, mendiak neure lekuan jarri nau berriz. Ni ez naiz eskalatzailea. Lagunak lagunduta pasatu dut haitz zapala. Gora iristean han dago zain: ondo zaude? Ondo nagoela esan diot. Baina ez da nahikoa: begiratu begietara, ondo zaude? Horrelako uneak ezin dira hitzez azaldu, bizi egin behar dira.



Beti pentsatu dut mendiak jende zoragarria ekarri didala bizitzara. Arriskua segurtasun bihurtzen duen jendea. Horregatik lagunei askotan esaten diet: nork bere mendi-lagunak bilatu behar ditu. Ni neu ez naiz edonorekin joaten mendira, besteak beste, mendiarekiko errespetuagatik.


Eta jarraitu dugu aurrera. Eguna abailtzen. Udazken koloreak inguruan. Eguzkia lokartzen eta ilargia esnatzen. Kopetako argia makal, baina ilargiarena indartsu. Eta rapelean ere ez naiz trebe, baina jaitsi naiz, jaitsi nau, eta gozatu dut. Eta oinak berriro lurrean jartzean, lasaitua hartu dut, baina zinez eman dizkiot eskerrak lagunari, aspaldiko arratsalde ederrena oparitu didalako: mendian eta etxean, irribarre baten truke.



Esan diot gaurkoak luze iraungo didala barnean. Eta ohartu naiz zenbat maite dudan mendia, zenbat maite ditudan mendiko lagunak. Ohartu naiz ez naizela ez eskalatzaile, ez korrikalari, ez alpinista. Baina bai mendizale. Eta horrekin aski eta asko dela. Ikusten dut jendea marka hau eta beste egin nahi duena, mendi hau eta beste igo nahi duena, lasterketa luze bat eta are luzeagoa egin nahi duena. Nork bere mugak ezagutzea, horixe da mendia niretzat. Hala erakutsi zidaten niri, eta hala gozatzen dut nik.




Ederra izan da Urresteiko ertza. Nahikoa eta sobera loramenentzat. Han sentitutakoa jaso nahi izan dut hitzez eta irudiz. Han bizitakoa lagunarentzat eta niretzat izango dira bakarrik.





Ertzaren alderdi teknikoen inguruan gehiago jakiteko: http://eskalatzeneus.blogspot.com.es/2013/09/atxarte-urrestei-ertza-5b4c.html

miércoles, 6 de septiembre de 2017

domingo, 27 de agosto de 2017

Vuelta al Culivillas de 65 y al Pico la Mina de 101


Esto de ser el ultimo dia de esqui de travesia de la temporada te pone nervioso y hace que la emocion de estrenar material haga que al final tengas que volver al lugar de salida a cambiar de zapatos.....
Una excelente jornada pasando por boxes a cambiar el neumatico, o lo que es lo mismo, salir con unos esquis y terminar la jornada con otros, con los de disfrutar. Salir sufriendo para terminar disfrutando, eso es lo que intentamos....
Ahi os dejo mas imagenes y la cronica
https://nosoyuntxapeldun.wordpress.com/2017/04/08/vuelta-al-culibillas-de-65-y-vuelta-al-pico-la-mina-de-101/

miércoles, 23 de agosto de 2017

EL BOREAS. No siempre se ascienden montañas, de vez en cuando se desciende


Aunque ya se que esto es un blog de montaña, seguramente que muchos de los y las amigos y amigas que el mundo de la montaña me ha dejado hacer, son estupendos y estudpendas buceadores.

Porque no siempre el desnivel es positivo, a mi tambien me gusta cambiar de medio y hacer el desnivel negativo.
Despues de un par de años en el dique seco por temas de conciliacion, esta vez tocaba darse un chapuzon en la cota "0" (cero) y ver otra de las grandes maravillas que nos da el planeta, sus fondos marinos.
Aqui os dejo el enlace a la actividad de hoy.
Eskerrik asko

https://nosoyuntxapeldun.wordpress.com/2017/08/23/el-boreas-palamos-costa-brava-cataluna/

miércoles, 16 de agosto de 2017

Runelatrail 30k. De perroflauta a disipar las dudas y miedos


Parece que no voy a pasar nunca de correr algo mas de un maraton, pero bueno, tampoco me disgusta correr las carreras de menos de 42k. Me parece hasta suficiente, y seguro que mi cuerpo lo agradece, pero para opinar, me hubiera gustado estar en la de 70k en Pedrosa de Valdeporres; no obstante, y gracias a Terapiat, en Zalla, pude acudir a la hermana pequeña, y esto fue lo que acontecio:

https://nosoyuntxapeldun.wordpress.com/2017/05/06/runelatrail-30k-de-perroflauta-a-disipar-las-dudas-y-miedos/

miércoles, 2 de agosto de 2017

Camilleren bidea eskiekin

Piriniotan badira udan ezagunak diren buelta zirkularrak. Horietako bat Camilleren senda da.


Erraldoi txuriak (Aneto, Posets eta Perdiguero) eskiekin egiten saiatzen ari garen bezela (hemen eta hemen ikusi daitezke bi saiakera), Ixakak behin galdetu zidan ea Camillen Senda hau ere eskiekin eta jarraian egiteko gai ote izango ginan.
Erraldoi txurien oso ezberdina da Camilleren bidea.
Altuera: Elur maila oso behean egon behar da Camilleren senda egiteko. Aldiz Erraldoi txuriak egiteko 3000mtako mendiak seguru egon behar dira elur egonkorrarekin, beraz, ez da hainbeste elur behar.
Ibilbidearen filosofia: Camilleren senda aterpetxe batetik besterako zeharkaldia da. Tartean mendi batzuk egin daitezke, baina tontorrak ez dira helburu printzipala. Erraldoi txurietan aldiz, piriniotan garaienetarikoak diren hiru tontor egitea da helburua.
Gertutasuna: Euskal Herritik gertuago dago Camilleren bidea. Ia bide bikoitza egin behar da errepidez Erraldoi txurien epizentroa den Llanos de Hospitalera.

Hori dela eta, eta haserako helburua jarraian egitea bazen ere, aurten Camilleren bidea (gutxi gora behera) etapa ezberdinetan banatuta egiteko aukera eduki dut, bitan lagunekin, beste etapa batean bakarrik.

Hiru etapa zirkular atera zaizkit. Baina neguan ibilbideak orientatiboak besterik ez direla gogora arazi behar dizuet, elurraren egoerak dena baldintzatzen duelako.
Pirukeriak blogean ikusi dezakezue hiru etapa hauetako kontakizuna

1 etapa: Infernuko ahoa-Gabardito-Bisaurin-Sarrioen bailara-Acherreko lepoa-Infernuko ahoa. 41km 3000m+
http://pirukeriak.blogspot.com.es/2017/02/bisaurini-itzulia.html

2 etapa: Candanchu-Sansanet-Forges de Abel-Arlet-Acue-Forges de Abel-Sansanet-Candanchu 35km 2.300m+
http://pirukeriak.blogspot.com.es/2017/06/candan-arlet-acue-candan-ilargi-bete.html

3 etapa: Lintza-Petretxema-Lariste-Ozako basoa-Mallo Gorreta-Klerigoen iturria-Lintza 36km 3.100m+
http://pirukeriak.blogspot.com.es/2017/07/linza-petretxema-lariste-oza-mallo.html

Orain hirurak batzeko falta diren zatiak jarraian egitea ondo legoke. Ea hurrengo neguan astirik hartzen dogun...

martes, 6 de junio de 2017

Elikadura iraupeneko jarduera fisikoan: aholku batzuk

Mendi lasterketa eta mendi martxen denboraldian bete betean sartuta gaude eta mota hontako iraupeneko jardueretan jan beharrekoa ohiko galdera izaten da. Artikulu hau hainbat orduetako mendi ibilaldi, bizikletan egindako irteera, mendi martxa, mendi lasterketa edo zailtasun maila ezberdineko hainbat luzeetako eskalada bateko elikadurari begira idatzita dago, ahalik eta modurik errazean.

Mendian lasterkan egiten den ibilaldia, iraupeneko jarduera tipikoa.


IRAUPENEKO JARDUERA FISIKOAREN ELIKADURAN ERAGINA DUTEN FAKTOREAK

Iraupeneko jarduera fisikoaren elikaduran faktore askok dute eragina, honegatik ez da erraza izaten elikadura zehaztasun handiz kalkulatzea. Faktore hauek jarduera berarekin, norberarekin (genetika, sasoi eta osasun egoera, etab), jarduera egingo den lekuarekin,  egunaren momentuarekin, klimatologiarekin eta eramango den materialarekin erlazionatuta daude, besteen artean.

Jarduera fisikoak irauten duen bitartean beti erretzen da karbohidrato eta lipidoen arteko nahasketa. Nahasketa hau jarduera fisikoaren intentsitate eta iraupenari bakarrik begiratzen badiogu honela aldatzen da:

Jardueraren intentsitatea

Intentsitate baxuko ariketetan energia lortzeko biderik nagusiena aerobikoa da eta karbohidrato eta lipidoen arteko nahasketa bat "erretzen" dugu. Intentsitatea handitu eta muga aerobiko/anaerobikora hurbiltzen garen heinean, karbohidrato gehiago erreko ditugu eta, muga honetatik gora, karbohidratoak batez ere.

Jardueraren iraupena

Jarduera fisikoan, erritmo iraunkor batera iristen garenean, erretzen ari garen energiaren  %50-60 karbohidratoetatik lortzen dugu. Erritmoaren intentsitatea baxua bada, lipidoetatik lortzen den energia %60 izatera iritsi daiteke. Iraupen luzeko jardueretan (ultra-lasterketak, adibidez), 3-4 ordutik aurrera energia beharrei aurre egiteko proteinak erregai gisa erabiltzen hasten dira.

ELIKADURA IRAUPENEKO FROGA BATEN AURREAN

1. Oinarria: ohitura osasungarriak izatea

Iraupeneko frogaren aurretik gomendagarriena ohitura osasungarrietan oinarritutako bizitza izatea da.

Elikadura osasungarriari dagokionez, orokorrean berdura, fruta, irin integral eta olio osasungarrietan (oliba, artoa, eguzki-lorearena, adibidez) oinarritutako elikadura jarraitu beharko genuke. Proteinetan, animali iturririk nagusienak arrain, arrautza, haragi zuriak (oilaskoa, indioilarra, untxia, zerria..) esne eta esnekiak izan beharko lirateke, begetal iturri nagusienak aldiz, egoskariak, fruitu lehorrak eta tofu bezalako elikagaiak.

Haragi gorriak, fruta zukuak (nahiz eta naturalak izan), gurina, gantza askodun gaztak eta irin finduetan oinarritutako elikagaiak (pasta, ogi eta arroz zuriak, adibidez) noizik eta behin jan beharko genituzke. Hala ere, irin finduetan oinarritutako elikagaiak interesgarriak dira entrenamendu maila altua duten kirolarientzat, baita intentsitate edota iraupen luzeko jarduera fisikoetan ere.

Ekidin beharreko elikagaiak alkohola duten edariak, margarina, azukredun elikagaiak (edari azukredunak, gozokiak, galletak, opildegi industriala), gantz osasungarririk ez duten elikagaiak (heste beteak, trans motako gantzak eta palma, palmiste eta kokoa oliodun produktuak), gatzdun produktu edo produktu gaziak eta elikagai ultra-prozesatuak izan beharko lirateke.

Elikagaiak freskoak izan beharko lirateke; garaian garaikoak, bertakoak, jasangarriak eta janaria prestatzeko teknika garbiak erabili beharko genituzke, frijituak ekidinez. Otorduak lasai egin beharko genituzke sozializatzeko gune bihurtuz.

Pisu maila kontrolatzea ere gomendagarria izan daiteke, masa muskularra irabazten ari ez bagara behintzat.

Jarduera fisikoari dagokionez, jarduera fisiko motaren arabera proposatzen dena zera da: astean behin atsedena egin eta beste sei egunak biko hiru taldeetan banatzea: bi egun bide aerobikoan oinarritutako jarduera fisikorako, bi egun bide anaerobikoan oinarritutako jarduera fisikorako eta bi egun indarra irabaztea (pisuak altxatzea, adibidez) oinarri duten jarduera fisikoetarako.

Toxikoak (tabakoa, alkohola, drogak, beharrezkoak ez diren botikak, adibidez) ekidin beharko genituzke.

Osasun mentalari dagokionez, bihotza, burua eta arima ere zaindu beharko genuke eta honetarako gune eta denbora aurkitzea ezinbestekoa da. Norberak daki bakea zerk edo nork ematen dion.

2. Iraupen frogari begira aholku batzuk

Froga egunean eta frogan zehar esperimenturik ez egin. Ez elikaduran, ez hidratazioan ezta materialean ere. Frogak egiteko entrenamenduak erabili. Ibilbidea etxetik ongi ikasia eramatea oso garrantzitsua da: maldak non dauden, zenbateko gogortasuna eta luzera duten, ibilbidean zehar eta honen puntu ezberdinetan eramango dugun abiadura eta intentsitatea zenbatekoa izango den, ibilbidearen luzera, etab.

FROGA AURRETIK

Hiru-lau egun lehenago. Elikadura karbohidratoetan aberatsa egingo dugu, glukogeno biltegiak betetzeko asmoz. Egun hauetan ere ongi hidratatuko gara.

Frogaren egun berean. Froga hasi baino bi edo hiru ordu lehenago egingo den otorduan indize gluzemiko altuko karbohidratoak, proteinak eta olio osasungarriak, bitamina eta mineralak hartuko ditugu.

Froga hasi baino ordubete lehenago. Indize gluzemiko altuko karbohidratoetan aberatsa den elikagaia hartu eta hidratazioarekin jarraituko dugu.

FROGAK IRAUTEN DUEN BITARTEAN

Intentsitatearen arabera elikagaiak modu batera edo bestera konbinatuz joango gara: intentsitate baxuko uneetan karbohidratoen ehunekoa jaitsi eta lipidoena igoko dugu, intentsitate altuko uneetan aldiz, karbohidratoen ehunekoa igo eta lipidoena jaitsiko dugu. Hiru edo laugarren ordutik aurrera karbohidrato eta lipidoez gain proteinak ere hartzen hasiko gara, mendi-lasterketetan adibidez, proteinak erretzen hasten baitira. Proteinen artean aminoazido adarkatuak dituztenak dira gomendagarrienak.

Hidratazioari dagokionez, honen inguruan idatzitako artikuluan emandako aholkuak jarraituko ditugu.

FROGAREN ONDOREN

Jarduera fisikoaren inguruko ikerketek lehen sei orduetan proteina eta karbohidratoetan (indize gluzemiko altukoak badira, hobe) aberatsa den dieta hartzea gomendagarria dela ondorioztatzen dute: zein proportzioetan? Proteina gramo bakoitzeko 3-4 karbohidrato gramo. Adibide gisa, nik mendi lasterketen ondoren etxean egindako arroz esnea hartzen dut.

Hidratazioari dagokionez, frogan zehar galdutako pisuaren %150 hidratatzea gomendatzen da, hau da, galdu den kilo bakoitzeko litro eta erdi. Hidratatzeko gehiegizko “dosia” orduro litro batekoa izango da.

Frogaren ondorengo bi egunetan karbohidratoetan aberatsa (%50-60) den dietarekin eta hidratazioarekin jarraituko dugu. Bi egun hauek pasa ondoren ohiko dietara itzuliko gara.



Informazio zabalagoa irakurri nahi baduzue hemen klik egin dezakezue.

martes, 30 de mayo de 2017

Gorbeia Suzien 2017

GORBEIA SUZIEN TERNUA 2017 
INSCRIPCIONES: 1 DE JUNIO, POR SORTEO 
COMIENZA LA CUENTA ATRÁS PARA EL CAMPEONATO DE EUROPA 

Saludos desde el Gorbea! 

La primavera sigue su curso y cada vez queda menos para el día de inscripción para la Gorbeia Suzien Ternua 2017. Este año, como novedad, los dorsales para la carrera principal se adjudicarán por sorteo. Las carreras de montaña estan en pleno auge en los ultimos años y el boom también se ha notado en el valle de Arratia. Es un honor que a pocas horas de abrir las inscripciones éstas se agoten, pero también un problema que deja a muchos y muchas sin opciones. Por ello, este año optamos por la fórmula del sorteo, con el fin de que sea el método más justo para todos y todas.

 Para participar en el sorteo será indispensable hacer la pre-inscripcion. El plazo para ello comenzará el 1 de junio, a las 08:00, en la página web www.kirolprobak.com, y finalizará el 4 de junio, a las 22:00. 

Bases del sorteo. 

Dorsales a repartir: 

- 450 dorsales se repartirán por sorteo. 
- La organización reservará 100 dorsales para responder a compromisos: corredores de élite, sponsor, corredores del circuito... 
- Con motivo del Campeonato de Europa 2017 la ISF reservára 50 dorsales. 

Proceso de pre-inscripción: 

El plazo de pre-inscripción comenzará el 1 de junio, a las 08:00, en la pagina web de Kirolprobak (www.kirolprobak.com), y finalizará el 4 de junio, a las 22:00. Para participar en el sorte es indispensable pre-inscribirse. 

Números para el sorteo: 

- A cada corredor inscrito se le adjudicará un número para el sorteo. 
- Los corredores que hayan tenido dorsal en ediciones anteriores tendrán un número más por cada edición. - Los vecinos y vecinas del valle de Arratia también tendrán un número más en el sorteo. Nota: deberán enviar el certificado de empadronamiento a la dirección gorbeiasuzien@gmail.com antes de las 22:00 del 4 de junio. 
- Los socios del club Suzien Mendi Kluba también tendrán un número más. 

Sorteo:

El sorteó se celebrará el 5 de junio en el ayuntamiento de Zeanuri. La lista de números se publicará antes del sorteo. El sorteo será nominal y cada número se extraerá de forma aleatoria. Se adjudicará dorsal a los primeros 450 números respetando el orden. El resto de números pasarán a formar la lista de espera en el orden obtenido en el sorteo. 

La entrega de dorsales será publica y todo aquel que quiera podrá consultar en cualquier momento en que posición se encuentra y qué cambios ha sufrido la lista. 

Los agraciados en el sorteo tendrán un plazo de cinco dias para formalizar la inscripcion. Pasado el plazo pasarán a ocupar el último puesto de la lista de espera. Los corredores de la lista de espera que obtengan un dorsal también tendrán un plazo de cinco dias para formalizar la inscripción. Pasado el plazo, tambien pasarán a ocupar el último puesto de la lista de espera. 

Requisitos y derechos: 

Los corredores y las corredoras que se inscriben en la carrera Gorbeia Suzien Ternua tienen el compromiso de respetar la normativa de la carrera y la de ISF. Del mismo modo, todos aquellos que se inscriben tienen derecho a participar en la carrera. Ese derecho se realiza en el momento de recogida del dorsal. El dorsal es personal e intransferible, por ello lo recogerá el corredor, presentando el DNI (los federados en montaña deberán presentar el carnet de federado) en el lugar y la hora establedidos y siguiendo la normativa vigente. (Se considerará federado a los que esten en posesión de la licencia federativa del año en curso en alguna de las federaciones de montaña reconocidas por la ISF). 

Recoger el dorsal asegura al corredor el derecho a disfrutar de los servicios que dispone la organizacion y obtener el regalo de la carrera. Los inscritos a través de la lista de espera, no tendrán garantizada la talla de la prenda de regalo. 

Devolución de dorsales: 

- Se podrá devolver el dorsal hasta el 31 de agosto recuperando el 80% de la inscripción. 
- Se podrá devolver el dorsal hasta el 30 de septiembre recuperando el 70% de la inscripción con la condición de que otro participante de la lista de espera complete su inscripción. 

Nota: el reglamento para la carrera corta se publicará en breve. 

La fiesta dará comienzo el 1 de junio!

Hasta entonces, buenos entrenos y saludos desde el Gorbea! 




miércoles, 17 de mayo de 2017

Andele! Vámonos al volcan!

Si alguna vez visitais Mexico aparte de sus maravillosas playas y excepcionales ruinas mayas, que sepais que tambien podeis ascender volcanes de mas de 5.000 metros.  photo 2017_04_18 Mexico 162_zpsfz8ayj4m.jpg Mas info en: http://zieft.blogspot.com.es/2017/04/volcaneando-en-mexico-resumen.html

martes, 16 de mayo de 2017

Amurrio a Balmaseda por medios "Medievales"


Quien mas y quien menos pensará que igual voy a ir con un trozo de saco y una cuerda de fardo como atuendos, a parte de un saco de monedas y un par de sandalias de cuero, pero no, hoy aprovechando que el Mercado Medieval de la Villa mas antigua de Bizkaia llega a su fin, aprovecho a madrugar para hacer "tirada larga" de cara a proximos eventos.... Y si, como siempre, hay que parecer bueno, por lo que equipaje de gala aunque por el camino me ensucio bastante, pero muy a gusto.
Cuando sales por medios medievales, te encuentras con escenas caunto menos pintorescas, y una de esas me la regala hoy la vida y la naturaleza, pero para saber de que os hablo, mejor que pincheis el link y veais de que se trata.... podria ir ligado a la archiconocida frase de: ... la leche sale del brik..." y hast ahi puedo leer

jueves, 4 de mayo de 2017

Mugagabetrail Laudio. Cocktail climatologico


Si algo suelo evitar es el correr carreras duras en invierno, ya que estoy en modo "skimo on" y prefiero sacrificar horas de trail por poder disfrutar de la nieve; pero viendo como venia el invierno y todo lo que me gustaria correr este año, pues toca cambio. Este año si que no pasa sin ir a la Mugagabetrail, que al final en los 2 años anteriores acabé yendo a la Martxa de Artziniega, donde tambien habia barro y buen comer al final...

https://nosoyuntxapeldun.wordpress.com/2017/03/04/mugagabetrail-29k-2017-cocktail-climatologico/

sábado, 29 de abril de 2017

II Btt Lierganes La Leyenda. Barro y nieve


Otro año mas, pero esta vez un mes antes que en la primera edicion, vuelvo a Lierganes, a sus Pozos de Noja y a su temido Infierno Meracho, donde las rampas casi casi se escalan.
Huelga decir que llueve a mares, mas que el año anterior, pero sales de casa con la esperanza de que en la salida deje de llover y el resto del dia solo nos preocupemos de dar pedales. Pero no es asi, en algunos tramos del recorrido se cumple la prevision y caen algunos copos, granizo, agua, barro, regatos, charcas, ...... mejor seguir leyendo en: 
https://nosoyuntxapeldun.wordpress.com/2017/03/25/ii-martxa-lierganes-la-leyenda-2017-desviado-por-la-organizacion/

martes, 18 de abril de 2017

Ziordia: "Rock circus" bidea, 240 metro, 5c+

Iaz Ziordian, Ziordiako ezproi famatuaren eskuinean, dagoeneko ekipatuta zituen "Irati" eta "Birra Moretti" bideen artean, Javier Barbarin eta Gerardo Bilbaorekin batera, Antxon Gorrotxategik "Rock Circus" bidea ekipatu zuen. 2016ko urrian Iñaki Zuzak bere "mendia eta eskalada" blogean argitara eman zuenetik irrikitan geunden bide hau eskalatzeko, txirrindu berria oparitu dioten haurra kalean estreinatzeko gogoz izaten den moduan.

BIDEAREN DATU BATZUK

Luzera: 240 metro.
Luzeak: 6.
Nork irekia: Antxon Gorrotxategi, Javier Barbarin eta Gerardo Bilbao, 2016an.
Zailtasuna: 5c+. Luzez-luze: 1ºL: II-III (25 m), 2ºL: 5b+ (55 m), 3ºL: 4b-4c (45 m), 4ªL: II (20 m), 5ºL: 5c+ (50 m) eta 6ºL: 5b (45 m).
Orientazioa: Ekialdea, hala ere eguzkiak jotzen duenean bero handia pasa daiteke. Honegatik ura eramatea gomendatzen dut.
Hurbilketa: kotxea uzten den lekutik 15-20 minutu.
Jaitsiera: Bidea amaitzen den lekutik ekialdera doa jaitsiera, harrobiraino puntu gorri eta mugarriz adierazita dago. Ziordiako harrobia erditik zeharkatzen denez, bide hau harrobia itxita dagoenean bakarrik eskalatzea komeni da, hau da, jaiegunetan, bertako langileei lanean lasai utzi eta egiten diren leherketek duten arriskuagatik. Bidea amaitzen den lekutik kotxera 45 minutu inguru pasako ditugu lasai ibiliz gero.
Erabilitako materiala: 60 metroetako bi soka, luzera ezberdinetako 14 express zinta (15 eraman arren), zintak bilguneetarako eta bi zinta harkaitz-zubietatik pasatzeko (harkaitz-zubi gehienak soka edota kordinoekin babestuak daude, pentsatzen dut denborak aurrera egin ahala material gehiago eraman beharko dela). Alien semaforoa (baita grisa ere) eta Limcam gorri eta horia eraman arren, ez genituen erabili. Walkie-talkie pare bat eramatea ere gomendagarria izan daiteke bilguneen artean oihuka ez aritzeko.
Bidea eskalatzeko pasatako denbora: 2h25'.

BIDEAREN KROKISA

Bidearen nondik-norakoak.


Bidearen krokisa zehatzago.





Informazio eta argazki gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2017/04/ziordia-rock-circus-bidea-240-m-5c.html


miércoles, 15 de marzo de 2017

Aconcagua 2016-2017: Espedizio baten istorioa.


"Mendian bat eta bat bi dira, bat gehi bat aldiz, hiru" Alberto Iñurrategi.
 




"Zergatik Aconcagua? Zergatik "Harrizko Zentinela"? Izan zen 2016 urtean zehar entzun behar izan nuen galderarik errepikatuena". Horrela hasten da bederatzi kapituluetan idatzitako espedizioaren istorioa.

Alpeetatik kanpora mendi handi batera egiten nuen lehen espedizioa zen, anaiarekin lauko talde bat osatuz. Espedizio aberasgarria izan da, asko ikasi eta bizitzeko aukera eman didana, zalantzarik ez daukat etorkizunean mota honetako beste espedizioren bat egingo dudala.

Istorioa espedizioan sentitutako emozioetatik idatzita dago, honegatik batzuetan gertakariak gogor azaltzen ditut, bizi izan nituen moduan. Lehenengo kapitulua denetatik hotzena da, baita praktikoena ere, bertan Aconcaguara joan nahi izanez gero kontutan hartu beharreko zenbait aholku eta bibliografia  azaltzen delako. Bigarren kapituluan nire mendizale bizitzari errepasotxoa ematen diot espedizioan azalduko diren gertakari eta emozioak hobe ulertzeko. Bigarren kapituluaren erdialdetik aurrera espedizio bera azaltzen da bere gordintasunean, bizitako momentu on eta txarrekin, eriotza bat tarteko. Azken kapitulua espedizioaren hausnarketa egiten dudan kapitulua da, istoria nolabait borobiltzen duena.

Kapitulu guztietan argazkiak eta egindako ibilbideak deskargatzeko aukera izango duzue. Espero dut istorioa irakurtzen duzuen heinean, espedizioa bizi izan nuen moduan bizitzeko aukera izatea.

1. Sarrera moduan.
2. Mariaratzetik Andeetara.
3. Burokraziarekin borrokan.
4. Hurbilketa.
5. Espedizioa aldatu zuen erabakia.
6. Plaza Argentina - hirugarren kanpamentua (Colera): oskarbi izan arren euria egiten duenean.
7. Gailur eguna.
8. Aconcaguatik ihesi.
9. Amaiera. Ametsak darrai.


domingo, 12 de marzo de 2017

Centenarios de Lastur

1 de noviembre de 2015, me junto con mis amigos Kepa y J.Moraga, y una amiga de este último para realizar una circular entorno a Lastur (Deba-Gipuzkoa), con la intención de tachar las cimas centenarias que lo rodean: Andutz, Lizarreta, Garaluz, Gaintxipia y Otaerre. 27Km y 1650 metros de desnivel acumulado son los números de esta ruta que se hace más dura de lo que pueda parecer, los cuales demuestran que estas montañas no deberían de envidiar nada a las cercanas y más conocidas cimas de la sierra de Izarraitz, como son Erlo y Xoxote.


El reportaje completo: https://elultimodestino.wordpress.com/2017/03/11/circular-entorno-a-los-centenarios-de-lastur/

miércoles, 8 de marzo de 2017

III. Raid Aiaraldea

El próximo 16 de septiembre tendrá lugar en la ciudad vizcaína de Orduña el III. Raid Aiaraldea. Una carrera de aventura por equipos que mezclará diferentes modalidades deportivas como la orientación, bici de montaña, espeleología, escalada, trekking y pruebas de habilidad. La duración o formato de la prueba será de 24 h y se competirá por parejas en “non-stop” o a relevos en equipos de tres personas, descansando siempre uno de los integrantes.
La prueba se realizará en un entorno privilegiado, ya que recorrerá parte de dos sierras tan conocidas como pueden ser Sierra Sálvada y Ganekogorta, y claro está que, para ello los participantes tendrán que mostrar su valía a través del marco incomparable de la comarca de Aiaraldea. Además, el III. Raid Aiaraldea será puntuable para la Liga Norte de Raids de Aventura y la Iberian Outdoor Raids Series. Se espera la asistencia de equipos de todo el estado e incluso alguno internacional.
Para más información e inscripciones:

Datorren irailaren 16an Urduñako hiri bizkaitarrean III. Raid Aiaraldea proba ospatuko da. Orientazioa, mendi bizikleta, espeleologia, eskalada, trekking eta trebetasun probak bezalako kirol ekintzetaz osaturiko abentura talde lasterketa izango da. Probaren iraupena 24 ordukoa izango da eta bikoteka lehiatuko da “non-stop” eran, edo hiru pertsonez osatutako taldeetan txandaka, beti batek atseden hartuko duelarik.
Proba inguru apartan ospatuko da, Gorobel eta Ganekogorta bezalako mendilerro ospetsuen zati bat zeharkatuko baitu, eta argi dago horretarako lasterkariek beren gaitasunak Aiaraldeako eskualdean barrena erakutsi beharko dituztela. Gainera, III. Raid Aiaraldea proba Liga Norte de Raids de Aventura eta Iberian Outdoor Raids Series ligetarako puntuagarria izango da. Estatu osoko taldeen partaidetza espero da, baita nazioarteko baten bat.
Izen-emate eta berri gehiago hemen:






martes, 7 de marzo de 2017

Malacara. Experiencias sin cimas que saben a gloria

Cuando te dicen los amigos que van a estar por la zona donde vas a pasar el finde, lo primero que se te pasa por la cabeza es: mejor ir al monte acompañado, aunque no sea lo que habias planeado, que seguro que te lo pasas mejor con esta gente, agradable, maja, simpatica y sobre todo amiga de sus amigos....
Sin dudarlo un momento, en cuanto Zigor me dijo que iban a hacer travesia con el resto del equipo no lo dude ni un momento, independientemente de lo que ocurriera.... Una bonita experiencia en un dia de perros....

Mas aqui: https://nosoyuntxapeldun.wordpress.com/2017/02/04/malacara-experiencias-sin-cimas-que-saben-a-gloria/

jueves, 23 de febrero de 2017

Aketegi, "Oublié" kanala, 400 metro, AD+

Aizkorriko aurtengo negua nahiko lehorra doan arren, ezohizko baldintza hotzak izan dira elurra inoiz baino gogorragoa topatuz. Hotzak pasata, elurra biguntzen hasi zen Aizkorriko ohiko elur baldintzetara pixkanaka itzuliz. Dena den, oraindik elur dexente zegoenez bisitatxo bat egiteko beharrarekin sentitzen ginen.

IBILBIDEA

Ibilbidearen deskribapenarekin jarraitu aurretik, esan "Oublié" kanalaren izena guk asmatua dela guk erreferentzi bezala izateko. Irteera bere izen propioa izan dezake (ez dugu inon topatu). Gure asmoa ez da urteetan jarraitu diren kanalen irteerak gure modura batailatzea.

Ibilbideak Nardagaiztoren eskuinean (Zegamatik begiratzen badugu) pagadiaren erdian dagoen kanal erdi-izkutua jarraitzen du. Kanalaren hasiera Nardagaizto baino 50 metro lehenago dago eta hemendik gora zuzen joko dugu lehen erresalte batera iritsi arte. Erresalte hau baldintza onean topatu ez genuenez honen eskuinetik 10-15 metro eta III+ zailtasuneko bariante bat egin genuen. Bariante hau eskalatu ondoren ezkerrera zeharkaldi bat egin eta berriro ere kanalarekin bat egin genuen.

Hemendik gora kanala jarraitzea besterik ez da eta oso entretenigarria da, 40-45 gradu inguruko elur-malda (tarteka 50 graduetako tarteren bat topatuko dugu) zailtasun eta maila ezberdineko 7 erresalteekin tartekatuz, zailenak bigarren eta seigarrenak, III-IV zailtasunaren baitan daudenak. Beste lau erresalteak III mailako zailtasunaren inguruan ibiliko dira.

Kanalaren amaieran bi aukera ditugu: Aketegi erpinaren azpiko horma bertikala ezkerretik inguratu gailurrera iristeko edo eskuinera jo Nardasakon kanalarekin bat egin arte. Guk bigarren aukera hartu genuen.

Aizkorriko kanalak Zegamatik ikusita. Karratu gorrian "Oublié" kanala.


"Oublié" kanalaren krokis zehatzagoa, honen ezkerrean Nardagaizto.


ERAMANDAKO MATERIALA

Kanal honetarako eskaladarako materiala eraman genuen: 30 metroetako bi soka, Alien eta Lincam jokua, iltze ezberdinak, zinta edo baga batzuk, 5 express zinta, arnesa, piolet teknikoak, kranpoiak eta kaskoa.


Informazio eta argazki gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2017/02/aketegi-oublie-kanala-400-metro-ad.html?m=1


domingo, 19 de febrero de 2017

Circular desde Saldropo.

Con esta ruta cubriremos varios de los "hits" del Parque Natural del Gorbea... Visitaremos el hayedo de Otzarreta, conoceremos el paso de Atxuri y si nos atrevemos, podremos darnos un bañito bajo la cascada de Uguzpe. Y ademas, visitaremos cimas poco frecuentadas como son Arralde, Eneabe o Atxuri.  photo 2017_02_18  Blog Saldropo  032_zpscvqnhou7.jpg Mas info en : http://zieft.blogspot.com.es/2017/02/20170218-circular-desde-saldropo.html

viernes, 10 de febrero de 2017

Gorbeia Suzien Ternua 2017, Europako txapelketa


GORBEIA SUZIEN TERNUA 2017, EUROPAKO TXAPELKETA

• Gorbeia Suzien Ternua Europako Txapelketa izango da aurten, Sky modalitatean.

• ISFren Skyrunner® National Series Spain, Portugal & Andorra zirkuituko proba izaten segituko du: sky modalitateko 5 lasterketetan egutegiko azkena izango da Zeanurikoa.

6. edizioa berritasunez beteta dator Zeanuritik (Bizkaia): Gorbeia Suzien Ternua mendi-lasterketa Europako Txapelketa izango da 2017an SKY modalitatean.
Ultra, sky eta bertikal modalitateetan, lasterketa hauek osatuko dute Europako 2017ko txapelketa:
- ULTRA
- uztailak 8 – *High Trail Vanoise, 68 km, Val d’Isère, Frantzia
- SKY
- urriak 7 – Gorbeia Suzien SkyMarathon®, Zeanuri, Euskal Herria
- BERTIKALA
- Urriak 13 – * Vertical Kilometer® Grèste de la Mughéra, Limone sul Garda, Italia

Horrez gain, ISFren Skyrunner® National Series Spain, Portugal & Andorra zirkuituko proba izaten segituko du Gorbeia Suzien Ternuak. 5 lasterketak osatuko dute sky modalitateko zirkuitua eta egutegiko azkena izango da Zeanurikoa:
– 2017/03/12. Tres Valles - Sierra de Francia (La Alberca, Salamanca) 35 KM / +2100 Mts
– 2017/05/14. Marató de Montserrat (Collbató, Bartzelona) 42 KM / +2.550 Mts
–2017/07/31. SkyRace Comapedrosa (Arinsal, Andorra) 21KM / + 2.280 Mts
– 2017/10/01. La Vara Trail (Caravaca de la Cruz, Murtzia ) 42KM / +2900 Mts
–2017/10/07. GORBEIA SUZIEN (Zeanuri, Bizkaia) 31KM / +2400 Mts

Azken 5 urteetan bezala, nazioarteko, nazioko eta Euskal Herriko mendi-lasterkeri onenak biltzea espero du Gorbeia Suzien probak. Europako Txapelketa izango dela jakin eta berehala, besteak beste, Aritz Egea Ternuako kide urretxuarrak jakinarazi du aurten ere gurean izango dela: “Errekonozimendu internazionala. Berriz joan behar!” adierazi du korrikalariak.

Urriaren 7an, Zeanurin ikusiko dugu elkar!


Ainhoa Lendinez





LUNADA. A pasarle el plumero al "polvo"


Para mi agrado, ya por el camino voy sorprendido de la cantidad de nieve que parece que hay. Hacia tiempo que no veia nieve "abundante" antes de Espinosa, pero hoy desde el Zalama, parece apetecible.
Llego a Lunada, con los accesos abiertos hasta la mismisima estacion. Un aplauso grande para esta gente. Otras veces les toca la cal, pero hoy no, todo lo c..........

https://nosoyuntxapeldun.wordpress.com/2017/02/09/lunada-a-pasarle-el-plumero-al-polvo/

lunes, 30 de enero de 2017

Aizkorri, Kanalaundiren ezkerreko adarretik, "Hirugurutzeta" irteera, 400 m, D.

Duela asteburu bat Aizkorrin azken urteotako elurrik gogorrena topatu genuen eta, noski, elur hau ahal zen guztia aprobetxatu beharra genuen, etorkizunik izango ez balitz bezala, jejeje.
Buruan aspalditik nenbilen proiektu bat burura etorri zitzaidan: eta Kanalaundiren ezker adarraren gainean dagoen irteera eskalatzen badugu?

Duela hiru urte anaia eta biok irteera hau eskalatzera joan baina izugarrizko hodeitza sartu, dena estali, eta irteera hau eskalatzen ari ginelakoan honen ezkerretik (Zegamatik begiratuta) doan beste irteera bat eskalatu genuen. Oraingoan aldiz, eguerdira arte eguraldi garbia iragarrita zegoen, beraz ez genuen hodeien arazorik izango, eta gainera elurra zegoen bezala egonda ezin genuen aukera hau aprobetxatu gabe utzi.

JARRAITUTAKO BIDEA

Bidearen deskribapenarekin jarraitu aurretik, beti bezala esan "Hirugurutzeta" izena guk asmatua dela guk erreferentzi bezala erabili ahal izateko. Irteera bere izen propioa izan dezakeela (ez dugu inon topatu) kontutan izanda, argi utzi nahi dut gure asmoa ez dela urteetan jarraitu diren kanalen irteerei izena aldatu eta gure modura batailatzea.

Jarraitu genuen bidea egun oskarbia izanez gero oso nabaria da: Kanalaundi Zuzenean sartu eta kanalak duen ezker adarra amaiera arte jarraitzea "besterik" ez da. Igoera basotik ahalik eta gertuen egiten bada bertan topatuko ditugu ibilbidearen erresalterik "interesgarrienak", jejeje.

Kanalaundiren ezker adarrean bi erresalte topatu genituen: lehenengoa 5 metro ingurukoa baina lehen metroak tenteak (65º ingurukoa) zituena, eta bigarrena lehenengoa baino luzeagoa (6 metro inguru) baina baita etzanagoa (55º inguru) ere. Bi erresalte hauek eskalatu ondoren harkaitz batzuek osatzen duten pinakulu txiki itsurako baten gailurrera iritsi ginen.

Pinakuluaren gainean eta eskuinean (15-20 metroetara) bi harkaitzen artean doan erresaltera zuzendu eta zailtasunik gabe eskalatu genuen. Igoeran eskalatutako hirugarren erresalte honek 10 metro inguru eta 55º inguru izango ditu.

Erresalte honetatik "Hirugurutzeta" irteera parez-pare topatu genuen. Irteeraren oinara iristeko 50º inguruko elur malda igo eta tartean dagoen harkaitz adierazgarri bat eskuinetik inguratu genuen.

Irteera eskalatzeko 28 metro inguruko soka-luze bat egin genuen irteeraren sarreratik 4 metro ezkerrago elur errimaiaren azpian topatu genuen iltze bat "0 bilgunea" muntatzeko aprobetxatuz. Irteerak bertikalean 13-15 metro inguru izango ditu eta hiru zatitan banatu daiteke: Hasteko, diagonalean ezker-eskuineko 4-5 metroetako ageriko zeharkaldia egin genuen. Zeharkaldi hau friend-ekin ondo babestu daiteke. Zeharkaldiaren amaieran, metro pare bat inguruko eskaladatxo bertikala egin eta, eskuin-ezkerreko 3 metro inguruko bigarren zeharkaldia egin genuen irteeraren hormaren azpira iritsiz. Bigarren zeharkaldi hau babestea zailagoa da eta guk honen amaieran friend bakarra jartzeko aukera bakarra ikusi genuen.

Azken hormak 3-4 metro inguru izango ditu eta bertikala da oso (90º), zertxobait atzera egiten duela ere esango nuke. Gu, eta hau harrigarria bada ere, izotzaz estalita topatu eta zuzen eskalatu genuen. Pena izotz torloju bat eraman ez izana hormak babesteko aukerarik ez dauka eta. Aizkorriko ohiko elur bigunarekin ez dakit horma honen zailtasuna zenbatekoa izango den, baina oso zaila izango delakoan nago eta baliteke hemen deskribatutakoa balio handirik ez izatea.

Horma eskalatuta irteera 45-50º ingurura "etzan" eta bertatik 10-15 metro ingurura eskuineko harkaitz-zubidun harkaitz batean bilgunea muntatu genuen. Goian esan bezala soka-luze hau 28 metroetakoa egin genuen.

Bilgunetik gora, malda 45-50º gradu inguruan mantentzen da eta zailtasunik gabe Otzaurte eta Arabatik Aizkorrira doan ohiko bidearekin bat egingo dugu, hiru gurutz txiki dauden lekura hain zuzen ere, hortik irteeraren izena.

Behin Aizkorriko ohiko bidean, aterpean atsedena hartu eta kotxea utzitako lekura itzultzeko Kanalaundi Zuzenetik jaitsi ginen.

Jarraitutako bidea, gorriz igoerakoa eta beltzez jaitsierakoa. Karratuan irteera non dagoen ikusi daiteke.


Irteera gertuago. Krokisa eta guk jarraitutako bidea. 0 Bilgunean iltze bat jarrita dago.


ERAMANDAKO MATERIALA

Irteera honetarako eskaladarako materiala eraman genuen: 30 metroetako bi soka, Alien eta Lincam jokua, bi iltze, zinta edo baga batzuk, 5 express zinta, arnesa, piolet teknikoak, kranpoiak eta kaskoa.



Informazio eta argazki gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2017/01/aizkorri-kanalaundiren-ezker-adarretik.html

sábado, 28 de enero de 2017

Aketegi, Erdialdeko kanalaetik, "Bizkaitarren koxkobilok" irteera

Batzuetan ibilbide batzuk aurretik pentsatu gabe ateratzen dira inprobisazio moduan. Honelako zerbait gertatu zen hemen azaldutako ibilbidearekin. Kotxetik ideia batekin atera eta ezberdin batekin itzuli.

JARRAITUTAKO BIDEA

Bidearen deskribapenarekin jarraitu aurretik, esan "bizkaitarren koxkobilok" irteeraren izena guk asmatua dela guk erreferentzi bezala erabili ahal izateko. Irteera bere izen propioa izan dezake (ez dugu inon topatu). Gure asmoa ez da urteetan jarraitu diren kanalen irteerak gure modura batailatzea.

Jarraitutako ibilbidea "Eskirol" irteera egin genueneko bide bera da, hau da, Aketegiko Erdiko kanala (Nardagaizto) lehenik igota. Izan ere gure asmoa "Eskirol" irteeratik irtetzea izango zen, baina "bizkaitarren koxkobilok" ikusi genuenean ez genuen bitan pentsatu ere egin. Hau dela eta, "Eskirol" irteera egin genuenean bertaraino nola iritsi azaldu nuenez, hemen honen ingurukorik ez dut zehaztasunez azalduko.

Irteera hau non dagoen ideia egiteko, "Eskirol" irteerara eramaten duen elur maldaren azpian jarri eta gora begiratzen badugu lau irteera posible ikusiko ditugu: ezkerrean "Eskirol", parean "2X1", honen eskuinean "Batida" eta hauen eskuinean "bizkaitarren koxkobilok".

Nahiz eta Nardagaiztotik igo, Aketegiko Ezkerreko kanaletik ere igotzerik badago, gainera kanal hontatik igotzen bagara igoera zuzenagoa egingo dugu.

"Bizkaitarren koxkobilok" irteeraren krokisa.


"Bizkaitarren koxkobilok" azpitik ikusten dena baino tenteagoa da. Hasieran eskuinera doan 4-5 metroetako zeharkalditxo diagonal bat egin behar da (50-55º baina eskuekin eutsi ahal izateko harkaitzak daude) harkaitz baten azpian gelditu arte. Zeharkalditxo honen ondoren gora zuzen jarraituko dugu 65 graduetara iristen den elur mingaina eskalatuz. Igoeraren bi aldetan harkaitzak ditugu igoera hau babestu nahi bada asegururen bat jarri ahal izateko, baina hala ere aseguratzeko aukera ugaririk ere ez dauka.

Irteeraren nondik norakoak.


Jarraitu aurretik esan nahi dut topatu genuen elurraren kalitatea beharbada azken urteotan izan dugun gogorrena izan zela (tarteren batean izotza ere bazegoen) eta honek irteera eskalatzeko aukera eman zigun. Aizkorrin izaten den ohiko elurrarekin ez dakigu hemendik igotzerik izango den, eta igotzekotan irteera oso zaila izango dela pentsatzen dut.

Irteeratik Aketegi eta Aitxuri mendiak igo genituen ertza jarraituz. Aitxuritik behera beti jarraitzen dugun jaitsiera jarraitu genuen, hau da, gailurrearen iparraldera jaitsi eta, Iraulera doan ertza gure ezkerrean mantenduz, zeharkaldi bat egin Sakonaundikin bat egin arte. Behin Sakonaundin, kanala jaitsi eta Itzubiagara itzuli ginen.

ERAMANDAKO MATERIALA

Hasiera batean nondik atera eta Aketegiko Erdiko kanalaren egoera nolakoa izango zen ez genekienez, badaezpada eskaladarako materiala eraman genuen: 30 metroetako bi soka, Alien eta Lincam jokua, bi iltze, zinta edo baga batzuk, 5 express zinta, arnesa, piolet teknikoak, kranpoiak eta kaskoa.


Informazio, bideo eta argazki gehiagorako:  http://www.smithyrenbloga.com/2017/01/aketegi-erdiko-kanaletik-bizkaitarren.html

jueves, 26 de enero de 2017

Sierra Nevadan 4 egun ahaztezin

Sierra Nevadara iritsi gabe nengoen orain arte.
9 ordutako bidaia da Granadara, 10 ordu Alpeetara, eta Alpeetan mendian ibiltzeko aukerak ugariagoak dira. Horregatik, orain arte iparreruntz jo izan dugu.
Baina urte batzutan gertatzen da neguko denboraldi haseran ez piriniotan, eta ezta alpeetan ere ez dagoela elurrik, eta aldiz Sierra Nevada eta Atlasa txuri. Aurten ere horixe bera gertatu da gabonetan, eta horregatik, hegoruntz apuntatu genuen, neretzat estrainekoz.


Veletatik Mediterraneoan eguzkia ezkutatzen


Internetaren aroa izan arren, era klasikoan antolatzen hasi ginen irteera; Morkaikoko eta etxeko artxiboetan bila ibili, eta Pyrenaica, Desnibel eta beste liburu batzutatik hasi ginen erreferentziak ateratzen.

Gutxi gora beherako aurrikuspen bat egin genuen. Poqueirako aterpetxea estrategikoki leku onean dago. Horregatik, bi edo hiru egun aterpetxean pasatzea pentsatu genuen. Zalantza Alpujarretatik igo, edo Sierra Nevadako eski estaziotik. Azkenean Sierra Nevadatik ateratzea erabaki genuen.
Gabonetako oporrak aprobetxatu arren, egun hauetan egoten diren betebeharrengatik ez geneuzkan egun asko. Hilaren 25ean arratsaldean atera, eta hilaren 30 iluntzean etxean egon nahi genuen, gabon zahar azokatik buelta bat emateko. Beraz, 5 egun geneuzkan eskiatzeko

Lehenengo egunean, bidaiaren nekeak kentzeko, Sierra Nevada ingurutik ibiltzea aurrikusi genuen. Ondoren, bizpa hiru egun Poqueirako aterpetxean, eta azken egunean berriz Sierra Nevada ingurutik mendikatean mendebaldean dauden Lantarongo tontorrak egin.
Baina bizitzaren kontuak, bigarren egunean Lasku, bidaiaren konplize nagusia gaixotu zen, eta planak pixka bat aldatu behar izan genituen, Granada ezagutu eta bertatik poteatzeko.

Azkenean lau egun ahaztezin izan dira Afrikaren iparraldean, altueran eskiatu dugu, eguraldi zoragarriarekin, eta batez ere, lagun berriak egin ditugu.

Hemen egunez egun egindakoaren kronika (Trackak dauzka)

1. eguna: Sierra Nevadatik Elorrieta-Veleta
2. eguna: Sierra Nevadatik Elorrieta-Caballo-Tajo de los machos-Veleta
3. eguna: Sierra Nevadatik Veleta zeharkatzen Poqueirako aterpetxera
4. eguna: Poqueirako aterpetxetik Mulhacen-Alcazaba-Puntal siete lagunas-Mulhacen-Puntal loma pelada-Veleta

Erreferentzietan gehien harritu gintuena, elurraren aipamena egiten zutenean, udaberriko elurretan eskiatzen zela izan zen. Gure konklusioa zera izan da, batetik kostatik oso gertu egoteagatik, hezetasun gehiagoko elurra egiten duela, eta bestetik, hegorago egotean, klima ere epelagoa dela. Horregatik, ez elur hautsa, baina ezta elurjausiak ere ez dira ohikoak Sierra Nevadan.
Halere, badaude elurjausiz hildakoak, eta elurjausi arrisku printzipala hego aurpegietako fusiozko elurjausiak dira, malda osoak erortzen omen dira. Beraz, ez da erlaxatu behar!
Baina elurjausiez gain, neguan elurraren eraldatzearekin, izotzetan erortzeko arriskua handiagoa izaten da. Elurraren hezetasunak, gainera, izotz urdina uzten duela aipatu ziguten bertakoek, oso oso arriskutsu eginaz kranpoi eta pioletekin ere.

Edozein kasutan, beharrezko arreta mantentzen, mendian ibiltzeko leku zoragarria da. Bertakoen esanetan, mendian eskiatzeko garairik onena elur asko egiten duen urtean udaberrian izaten da.
Ea hurrengoan udaberria ezagutzen dugun Sierra Nevadan!!

Lantarongo bailara