jueves, 18 de abril de 2024

⛰️MONT CARO 1442 mt🌲🌲Tarragonako altuena

     Sant Carles de la Rápita-tik atera, Tortosa-tik igaro eta Roquetes-etik gora doan errepidea jarraitu dugu Caro aterpearen ondoan dagoen L'Esquirol aparkalekuraino (1062m). Errepide estua eta aldapa handikoa, oso polita. Txirrindularientzat erronka ederra da, Caro tontorreraino igo daiteke eta. Gaur ikusi ditugu batzuk. Kotxez ere igo daiteke goraino, baina ez da gure helburua. Hemen historia osoa

 Bidea basotik doa, gorosti artean.



 Polita da bidea. Lainotuta dago, eta tarteka sirimiri apur bat ere, baina ez dago arazorik.

Tarteka aldapa gogorren bat ere badago. Hemen adibide bat. Monolitoaren ezkerretik igaroko dugu. 
 
  

martes, 16 de abril de 2024

Menditxiki: Andelo, hiri erromatarra

 


Erromatarrak, K.a. II mendean Ebro haranean zehar iritsi ziren Euskal Herrira, baskoiak zeuden lurraldean kokatuz. Garai hartako bizimoduaren lekuko diren makina bat arrasto ikus ditzakegu gaur egun, eta, horien bidez ezagutu dugu haiek utzitako legatua. Proposatzen den ibilaldi honetan, Iruñeatik (Pompaelo) gertu, Mendigorriako lurretan Andelo hiri erromatarra bisitatzeko aukera izango dugu, bertan izan zen deskubrimendurik garrantzitsuena ezagutzeko aukera izanik, hiria urez hornitzeko sistema hain zuzen ere.

 



XIII. mendekoa den Andiongo Andre Mariaren baseliza protogotikoaren ondotik abiatu, eskuinera Andeloko museoa utzi eta aurrez aurre ikusiko dugun bidetik igotzen hasiko gara. Berehala helduko gara erromatarrek hiria urez hornitzeko eraiki zuten sistemaren ondora. Lan-hidrauliko garrantzitsu honek lau zati garrantzitsu ditu. Iturrandutzeko presa eta ur biltegi erregulatzailearekin batera, ubidea eta uraren garraioa amaitzen den eraikina (castellum aquae). Ura presan bildu, ur biltokian gorde eta akueduktuaren bidez ailegatzen zen hiriraino.

 



Ur biltegiak zazpi mila metro kubikoko biltegi-gaitasuna duen eremua ikustean harri eta zur geratuko gara. Oso nabarmena da eraikitze prozesuan izan zituen bi faseak. Biltegia oinez inguratu eta egurrezko dorrera igoko gara eraikinaren ikuspegirik zabalena edukitzeko. Lurrezko pistara itzuliko gara segidan eta, aldapa txiki bat igo eta gero, zereal lurren artean hedatzen den bide zabaletik erraz egingo dugu aurrera. Berehala, bide bazterrean miliario bat ikusiko dugu. Zutabe zilindriko eta obalatu hauek, antzinako erromatar galtzaden ertzean jartzen ziren Italiako eta erromatar probintzietako galtzada nagusietako distantziak adierazteko erabiliz. Ezkerretik ateratzen diren bideak albo batera utzi eta zuzen jarraituko dugu bide nagusitik.

 



Errekasto baten ondora ailegatzean, egurrezko seinale batek eskuineko bidea hartzera gonbidatuko gaitu eta bertatik iritsiko gara Iturrandutzeko urtegi edo presa izan zenaren ondora. Mendigorria eta Zirauki herrien arteko mugan kokatuta dagoen presa honi “Deabruaren zubia” ere deitzen zaio. Eraikin honek ere bi mantentze-lan egin zirela erakusten du. Lehena silarrizko 13 kontrahorma eta ura ateratzeko kutxatila batez osatua, bigarrena, berriz, hormigoizko 9 kanpo kontrahormaz indartua. Egurrezko dorretik ederki ikus daitezke bi fase horiek.

 



Andeloko hiria urez hornitzeko sistema ezagutu ondoren, abiapuntura itzuliko gara, baina bide beretik bueltatu beharrean, aurrera jarraituko dugu. Bidegurutzean berriro eskuinera joko dugu eta honaino heltzeko hartu dugun pistaren paraleloan jaisten den pista zabaletik errepideraino jaitsiko gara. Hirurehun bat metro bertatik egin eta berehala izango gara Andeloko museoaren aurrean. Museoak duen erakusketa txiki eta interesgarria ikusi eta gero, hiri erromatarraren aztarnak bisitatuko ditugu.

 



2009an ireki zuten Andelo, hiri erromatarreko aztarnategi arkeologikoa. Induskatutako azalerak 15.800 metro kuadro ditu, hiri erromatarrak izan zuen hedaduraren %10 baino gutxiago. Indusketa arkeologikoak 1980. eta 2000. urteen artean egin ziren, bi hamarkadatan eta gerora ez da beste kanpainarik  egin. Induskatutako lurretan, erromatar hiriaz gain (termak, garbitegia, kaleak, peristiloa,  etxeak…), Erdi Aroko herriaren arrastoak ikusiko ditugu.

 

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

https://menditxiki1.blogspot.com/2024/04/andelo-hiri-erromatarra.html


 




Powered by Wikiloc

miércoles, 10 de abril de 2024

Cueva de Lapurzulo

 


      Esta semana os propongo visitar la cueva de Lapurzulo, en la parte vizcaína del río Bayas, una excursión de unos 20 km. ida y vuelta y 500 metros de desnivel.

     Comenzamos desde aparcamiento de la Casa del Parque (coordenadas: 42.985272, -2.831238). La primera parte, hasta el desvío para buscar las cuevas de Errekaseku, está detalladamente descrita en una publicación anterior que podéis ver AQUÍ. Aun así, la resumo en el siguiente párrafo:

     Desde la Casa del Parque tomamos la pista paralela al río en dirección norte (GR-282) unos 4,5 kilómetros. En ese punto  (coordenadas: 43.016674, -2.830099) tomamos la pista que sale a la derecha y, unos 100 metros después (coordenadas: 43.017048, -2.828727), el sendero que se inicia a mano izquierda. Más adelante (coordenadas: 43.017665, -2.826989), la senda se encuentra con la pista que tendremos que seguir hacia la izquierda hasta la cabaña Gorostiano (coordenadas: 43.025585, -2.811445). Ahora tomamos la senda boscosa que parte desde la trasera de la cabaña y la seguimos hasta el punto 43.038041, -2.809665.

     En este punto abandonamos la senda. Giramos a la izquierda bajando por el bosque hasta encontrar un nuevo sendero (coordenadas: 43.038309, -2.811770), que debemos tomar hacia el norte (derecha). Continuamos ahora a través de un pedregal lleno de helechos atentos a los hitos de piedras y marcas rojas, que si ya era fácil despistarse, ahora lo es mucho más. En el punto 43.039069, -2.810632 tomamos a la izquierda (este) en busca del río, por una senda poco clara al principio que pasa por los puntos 43.039688, -2.810916 y 43.039974, -2.811475. Ya solo queda cruzar el río y explorar la cueva de Lapurzulo (coordenadas: 43.040205, -2.811855).

     Lapurzulo es una surgencia con dos bocas junto al río que podemos visitar a costa de mojarnos los pies. Ya solo llegar aquí merece la pena, pero si seguimos unos treinta metros aguas arriba y subimos por la ladera este encontraremos una nueva entrada a la cueva, ahora por el piso superior (coordenadas: 43.040494, -2.811699), abundante en formaciones y muy vistoso. para mí, Lapurzulo es la cueva más bonita de la zona.

     Disfrutad de la excursión y, como siempre, no olvidéis respetar las formaciones y a los habitantes de la oscuridad. ¡Hasta otra semana!

 

NOTAS:

     Las coordenadas son WGS84 (EPSG:4326), el sistema en que se basa el GPS y el que usa Google Maps (podéis copiarlas y pegarlas directamente en Google Maps tal como están escritas).

     Podéis ver el resto de las fotos y/o vídeos de esta ruta en https://pateandoalava.blogspot.com/2024/04/cueva-de-lapurzulo.html, junto a varias decenas más de excursiones.


lunes, 8 de abril de 2024

Libro: Rutas a frentes de guerra 1936-1945. Euskal Herria

 

Os presento mi nuevo libro. Es un libro visual y cómodo de leer, un museo al aire libre que facilita estas visitas. Vamos a encontrar una introducción histórica de los acontecimientos de la guerra civil y consta de 20 rutas que recorren los 5 territorios: Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Nafarroa e Iparralde, con su mapa, contexto histórico y descripción del itinerario.

Este libro es una invitación a la memoria histórica en 4 escenarios diferentes: por un lado los restos bélicos de la guerra en 1936 que se libró en las montañas, la Línea P del Pirineo navarro, las consecuencias de la guerra como son las simas de fusilados o lugares de trabajos forzados y la II Guerra Mundial con las defensas atlánticas de Iparralde por la ocupación nazi y la Red de evasión Comète de pilotos aliados.

La elección de las rutas ha ido en función de la existencia de senderos y con un patrimonio visible como son: trincheras, nidos de ametralladoras, refugios, fortines y bunkers. La mayoría están señalizados como itinerarios de memoria y paneles explicativos. Al libro le acompaña una cronología de los acontecimientos para situar y facilitar la lectura.

El libro nos va a guiar por las huellas de los combatientes y transitar sus mismos caminos.

Espero que os guste. Os pongo algunas rutas de ejemplo.





sábado, 6 de abril de 2024

Arratobe

 


Arrato mendilerroa, Badaia mendilerroaren eta Gorbeia mendigunearen artean dago. Bertan ez dago garaiera handiko mendirik, gailur apalez osatutako parajeak baitira. Ibilaldi honetan horietako bitara igoko gara eta, bide batez, gure historiaren zenbait pasarteren lekukoak izan diren lekuak bisitatuko ditugu.

 



Letonako elizaren ondoan ibilgailua utzi eta ipar-mendebalderantz igotzen den San Bitor kaletik ipar-mendebalderantz joko dugu. Ibilbide osoan zehar aurkituko ditugun egurrezko zutoinek (Letona-Urisolo) erakutsiko digute bide zuzena. Txaleten ondotik igaro, asfaltoa bukatu eta lurrezko pista batetik igotzen jarraituko dugu. Kurtzeganen ondotik pasa eta gero, xenda erosotik erraz egingo dugu aurrera. San Bitor ermitaren irudia Arratobe mendiaren gainean aurrez aurre dugularik, mendi-lepora helduko gara.

 



Eskuinetik marrazten den xendatik tontorrera igoko gara. Buzoi txiki batek erakusten du Arratobeko tontorra eta bertan, San Bitor ermita kokatuta dagoen lekua berean, Zaitegiko gazteluaren hondarrak ikusi ahal izango ditugu. Idatzizko lehen erreferentziak XII. mendeko bigarren erdialdekoak dira. Arabak Nafarroako Erresumari leial jarraitzen zion bitartean, Bizkaia Gaztelaren eskuetara pasa zen eta, horregatik, Antso Jakituna errege nafarrak, erresumaren mendebaldeko zatia babesteko, Gasteiz (1181) bezalako hiribilduak sortu eta Zaitegiko gaztelua bezalako gotorlekuak eraiki zituen. Zaitegikoak, ordea, gutxi iraun zuen nafarren eskuetan. Gaztelarrek Zaitegi konkistatu ondoren, gazteluak jada ez zuen izan eraiki zenerako funtzioa, eta gainbehera-garai bat hasi zen, XV. mendean erabat abandonatu zen arte. Ondorioz, eraikina hondatu egin zen, eta aurri bihurtu. Zutik jarraitzen zuten hormak aprobetxatuz, Letona eta Zaitegiko bizilagunek San Bitor baseliza eraiki zuten XVI. mendean.

 



Gure historiaren pasarte hauek gogora ekarri ondoren, mendi-lepora itzuliko gara eta bertatik zabaltzen den pista zabaletik Azkorrietako tontorrerantz joko dugu.  Pista zabala utzita, eskuinetik basoan marrazten den xendatik egurrezko seinale batek eta postontzi bitxiak tontorra erakutsiko digute. Etorritako bidetik atzera egingo dugu, baina pistara itzuli beharrean mendiaren ertzetik apenas ikusten den xendatik jaisten hasiko gara. Urisoloko kastroa kokatuta zegoen paraje hauetan dago izen bera duen haitzuloa, kastroa inguratzen duen harkaitzaren ertzean. Bidera itzuli eta ehunen bat metro beherago, Undako Goga edo 40 zaldunen haitzuloa ikusteko parada izango dugu. 1200 urtearen inguruan, Arratoko guduan ganboatar baleztariek oinaztar zalditeria sarraskitu zuten eta, beren buruzagia hilik, ihesari eman zioten bere jarraitzaileek. Gudu-zelaiaren inguruan zegoen haitzulo honetan babestu ziren zaldunak beren zaldiekin, eta hortik datorkio haitzuloari izena.

 



Pista zabalera itzuli eta maldan behera Letona aldera zuzenduko gara. Ataka bat pasa eta laster, ezkerretik zabaltzen den xendan barrena Letonako iturriak eta ikuztegiaren ondora iritsiko gara. Benetako ur-konplexu bat da, hainbat altueratako iturriz, 2005ean eta 2018an zaharberritutako garbitoki batek eta ura ibilguaren ondoko baratzeetaraino eramaten zuten hustubide batzuk osatua. Atzera egin eta azken aldapak abiapuntura eramango gaitu.

 

San Bitor baseliza

 


XVII. mendearen hasieran, Letona eta Zaitegi herriek San Bitorren ohorez baseliza bat eraiki zuten. San Vitores, IV. mendeko martiria eta lur eta hazienden babesle izan zen. Horretarako Zaitegiko gazteluaren paretez baliatu ziren. XIX. mendean, karlistadetan suntsitua izan ondoren, bi herrietako bizilagunen laguntzarekin berreraiki egin zen. 1980ko sute batengatik gertatutako suntsipenaren ondoren, Abadelaueta Elkarte Etnografikoaren ekimenez eta Zigoitiko udala eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzaz, Letona eta Zaitegiko Batzarrek San Bitor baselizaren azken birgaitze lanak 2019ko azaroan burutzea erabaki zuten. Letonako herriak abuztuaren 26an ospatzen du santuaren omenezko jai eguna.






Powered by Wikiloc

domingo, 24 de marzo de 2024

Menditxiki: Atxorrotx

 


Gipuzkoako hego mendebaldeko muturrean, Araba eta Gipuzkoa arteko mugan, dagoen herri txiki honetan eman diogu hasiera gaurko ibilaldiari. Erdi Aroko herria da, 1331an lortu baitzuen Hiri Gutuna Alfontso XI.a Gaztelako erregearen eskutik. 1374tik aurrera eta 120 urte luzez, Oñatiko Gebara kondearen mende egon zen 1496an Gipuzkoako Batzar Nagusietan eserlekua berreskuratu zuen arte. Hirigunearen edertasunak garai bateko ospea eta bizimodua irudikatzen ditu. Erdi Aroko hirigunearen ezaugarriak ditu eta herrian sartzeko zeuden zazpi ateetatik, gaur egun bost ikus daitezke harresiarekin batera. Hirigunean ilaratan antolatutako etxeen artean, San Millan eliza eta “as de copas” deritzon hamabi tutuko iturria daude. Bere izenak garbi erakusten duen bezala, Leintz-Gatzaga jarduera ekonomiko zehatz baten inguruan sortu zen, gatzaren industriarena alegia. Mende askotan zehar bizitzaz gain, aberastasuna ere ekarri zion jarduera honek hiribilduaren sorrera ekarri zuen. Herritik gertu Dorletako Santutegia dago. Garai batean herriaren eta gatzaren produkzioaren babesteko erromatarrek eraikitako gaztelua, Donejakue bideko erromesen ostatu bihurtu zen ondoren.

 

PR-Gi 36ari dagozkion bide seinale zuri eta horiak jarraituz, lehen metroak aldapan behera beteko ditugu eta eskailera batzuk jaitsi ondoren, puntu erdiko zubiaren gainetik Deba ibaia gaindituko dugu Bengoerreka atsedengunera heldu aurretik. Lurrezko bidea jarraituz, Santa Columba ermitaren ondora iritsiko gara eta gertu gatz museoa.

 


Mende askotan zehar gatza izan da Leintz-Gatzagako bizigarria. “Urre zuria” deitua izan den honek herria sortzeaz gain izena ere eman baitzion. Gatz-iturria herritik 250 metrora dago, garai batean herria eta gatz-produkzioa zaintzeko erromatarrek eraiki zuten Dorletaren ondoan (egun santutegia da). Leintz-Gatzagak duen klima hotz eta hezeagatik ezinezkoa egiten zitzaion gatza lortzeko beste zenbat lekutan erabiltzen zuten lurrinketa-sistema erabiltzea eta bakarrik suaren bidez ur gazia berotu, likidoa lurrindu eta gatza lortzen zuten. Gaur egun, herriak bere iragana berreskuratu eta museo monografiko bat zabalik du. Museo honek gatzaren ustiapenaren bilakaera erakusten du eta mineral honek izan duen garrantzia ulertzen laguntzen digu, Burdin Aroan hasi eta 1972ra arte, itsasoko gatzaren konpetentziak ixtera bultzatu zuen arte. Museoak lau garai desberdinetan banatzen du gatzaren ustiapenaren historia: Burdin Aroa, XVI. mendeko dorlak, XVIII. mendeko putzupada-gurpila eta XX. mendeko industri aroa. Puntu honetan ibilbidea PR-Gi 37arekin bat egiten du Dorletaraino. Aldapa labur eta pikoak berehala utziko gaitu santutegiaren ondoan. Bertako Ama Birjina txirrindularien zaindaria da.



Santutegia atzean utzi bezain pronto, ibilbidea bitan banatzen da, eskuin aldetik Deba ibaiaren sorburura joango ginateke (PR-Gi 37) eta ezker aldetik, aldiz, Atxorrotxera. Azken honi heldu eta lehen maldak gainditu ostean, Olaun Beheko baserriaren azpi aldetik igaroko gara. Gi-627 errepidearen azpitik pasa eta porlanezko pistatik Olaun Erdiko eta Goikora helduko gara. Gaztainondo eta haritzen artean beteko ditugu hurrengo metroak. Artabila baserria ezker aldera utzita, bide seinaleek erakusten diguten norabidean aurrera joko dugu. Bide zabala eta erosoak bidegurutze baten aurrean utziko gaitu eta bertan norabide desberdinak erakusten dituzten metalezko seinaleak. Gertu izango dugu helmuga eta lurrezko pistan barrena berehala iritsiko gara Leintz bailara osoa menderatzen duen tontorraren oinera. Ondo zaindutako bidetik XVI. mendekoa den Santa Kurutz ermitara igoko gara eta goian aztarnategi baten arrastoak ikusiko ditugu. Bertan Erdi Aroko materiala aurkitu dute eta Nafarroako Erresumaren gaztelua izan zenaren lekuan ermita dago orain, bertatik igarotzen baitzen defentsa lerroetako bat. 1.200. urtean Gipuzkoa Gaztelara pasa zenean, gipuzkoarrek gaztelu hau Alfonso VII.ari eman zioten. Maiatzeko lehen igandean erromeria izaten da.  Abiapuntura itzultzeko bide beretik egin dugu.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

https://menditxiki1.blogspot.com/2024/03/atxorrotx.html

 




Powered by Wikiloc

jueves, 21 de marzo de 2024

Ventana del Imeleku

 


      Esta semana os propongo visitar la ventana del Imeleku, una excursión circular de unos 7 km. de recorrido y 450 metros de desnivel.

     Partimos desde el acceso al centro de interpretación del parque, en el mismo pueblo de Araia (coordenadas: 42.894585, -2.312321) que nos lleva a la central hidroeléctrica en apenas 100 metros, con paneles explicativos y parte de la antigua maquinaria.

     Detrás del edificio (coordenadas: 42.895636, -2.311261) parte la senda (SL-A-14, marcas de color verde y blanco), que nos llevará al nacedero del Zirauntza. La seguimos hasta que, en unos 200 metros, se une a una pista forestal que, inmediatamente, se bifurca. En ese punto (coordenadas: 42.896435, -2.309804) tomaremos el ramal de la derecha y seguiremos la empinada pista forestal algo más de kilómetro y medio. En ese punto (coordenadas: 42.906289, -2.306885), seguimos el pequeño camino que parte hacia la izquierda hasta el final (coordenadas: 42.907428, -2.305838). A partir de aquí debemos tomar la senda que sube a mano derecha, por la vaguada, haciendo caso omiso a los varios caminos laterales con los que nos cruzaremos.

     En el punto 42.907428, -2.305838, muy cerca de la senda, encontraremos una pequeña cueva con dos entradas comunicadas entre sí por una corta gatera. Tras visitarla, retomamos el sendero, que se unirá a un camino en el punto 42.908788, -2.301869. Continuamos subiendo por el camino. En unos 300 metros (coordenadas: 42.910224, -2.302568) encontraremos un poste de señalización que nos indica el desvío que debemos seguir a mano derecha, la senda PR-A-11 (marcas blancas y amarillas). Aun así, aconsejo tomar ese sendero unos 30 metros más adelante (coordenadas: 42.910551, -2.302639) para sortear el haya caída que lo bloquea.

     Seguiremos el sendero disfrutando de las vistas. A los 300 metros (coordenadas: 42.910542, -2.305628), junto a un poste que indica “Iburuko Aitz” (peña de Iburu), si miramos hacia arriba veremos, a apenas 100 metros, la Ventana de Imeleku. Ya solo queda subir por las peñas para visitarlo (coordenadas: 42.910702, -2.304699).

     Bajamos al sendero y continuamos por él para iniciar el regreso. En el punto 42.911130, -2.308644 encontraremos el refugio de Gastazapadoi. Más adelante, en el punto 42.911648, -2.311079 giramos a la izquierda sin abandonar la PR-A-11. Un kilómetro más adelante (coordenadas 42.904288, -2.315811) tomamos hacia la izquierda la senda que nos dejará, por fin, en Araia.

     Disfrutad de la excursión y, como siempre, no olvidéis respetar las formaciones y a los habitantes de la oscuridad. ¡Hasta otra semana!

NOTAS:

     Las coordenadas son WGS84 (EPSG:4326), el sistema en que se basa el GPS y el que usa Google Maps (podéis copiarlas y pegarlas directamente en Google Maps tal como están escritas).

     Podéis ver el resto de las fotos y/o vídeos de esta ruta en https://pateandoalava.blogspot.com/, junto a varias decenas más de excursiones.